2018-12-18

Hadji-Murat irakurle klubean




Askotariko lore-sorta handi bat bildu eta etxera nindoala, alde honetan "tartariarrak" deiut ohi zaien lapa-belar gorrimin horietako bat begiztatu nuen zanga batean, lore-loretan, segalariek kontu handiz saiheste duten eta, nahi gabe moztuz gero, eskuak ez zitztzeko belarretatik kanpora jautitzen duten horietakoa. Lapa-belar hura erauzi eta lore-sortaren erdian jartzea bururatu zitzaidan […] Azkenean lorea erauzi nuenean, zurtoina tarratatuta zeukan erabat, eta loreak ez zirudien dagoeneko lehen bezain freskoa eta ederra. Horrez gainera, haren zakartasuna eta arruntasuna ikusita, ez zen ongi egokitzen lore-sortako lore samurekin. Damun nuen bere lekuan zegoenean ederra izandako lore bat alferrik hondatu izana, eta bota egin nuen. "Hori bai indarra eta bizitzeko kemena —pentsatu nuen, lorea erauzteko egin behar izan nuen ahalegina gogoratuz—. Nola defenditzen zen eta zein garesti saldu duen bere bizitza"

Hadji-Murat, Lev Tolstoi, itzulpena Josu Zabaleta.

Lev Tolstoiren beste eleberrietatik, bai luzeran, bai gaian eta hura tratatzeko moduan nabarmen ezberdintzen den lana dugu berbagai abenduko hilabetean liburutegiko irakurle klubaren bileran. Harold Bloom literatura-kritikari ezaguna den Harold Bloomen esanetan «munduko kontakizunik onena, edo nik inoiz irakurri dudan onena behintzat» ei da Hadji-Murat.

Beste erritmo eta ikuspegi batzuetara ohituta dagoen gaurko irakurleari agian ez zaio hain deigarria suertatzen baina Tolstoirengan eragin handia izan zuen (baita hain harreman tirabiratsua zuen bere emaztearengan) berrogeita hamar urtez hazia erein eta hiltzear zegoela idatzi zuen eleberritxo honek. Beraz, dagokion arretarekin aztertuko dugu gaurko bileran.

Irakurle klubeko kideok liburutegiko helduen solairuan (Kultur Leioako 3.ean) bilduko gara arratsaldeko sei t'erdietan erakusmahai ondoko besaulkietan. Interesa duen edonor gonbidatuta dago etortzera.

Bileran erabiliko ditugun apunteak (pdf).

Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean.

0 comentarios: to “ Hadji-Murat irakurle klubean