Era berean, euskarak euskal hiztun-komunitatea trinkotzen du: Idahoko unibertsitateko irakaslea, Azkaineko pilotaria eta Leioako ekonomialaria komunitate bereko kide bihurtzen ditu, baldin eta euskal hiztunak badira.
Hizkuntzak hiztunak besteetatik desberdintzen dituelako trinkotzen du bere hiztun-komunitatea.
Goza daiteke gehiago, Karmelo Ayesta
Mezuaren izenburuan dioen bezala, agian goza daiteke gehiago irakurle klubean, baina zaila egiten da imajinatzea zelan Karmelo Ayestaren liburuaz berba egitetik aparte.
Eraginkortasuna jorratzen zuten eredu anglosaxoiko eskuliburuak inspirazio modura hartuz, Karmelo Ayestak uztartu egin ditu kirol sundako 'coaching' irakaspenok euskararen erabilerarekin. Gure jokamoldean eragina duten arrazoi psikologikoak eta mentalak aztertu eta eguneroko bizimoduan hizkuntza-ohiturak iraultzeko modua bilatzen saiatu zaigu enpresa-mundua sakon ezagutzen duen zeberioztarra.
Liburuan lantzen den gaia eta, egokia iruditu zitzaigun liburutegian hilabete honetako irakurle-klubaren bilera hizkuntza-ohitura horien eraldatzearekin zerikusi handia duen Euskaraldiarekin bateratzea eta azaroko berriketaldi literarioa hilabeteko azken asteazkenera pasatu dugu, azaroak 28 dituenean.
Gainera, hitzordua ordu erdiz atzeratzea proposatu zen aurreko bileran. Beraz, kurtso honetako bilerak sei t'erdietan hasiko dira (18:30).
Bilera-gunea liburutegiko bigarren solairuko erakusmahaiaren ondoko besaulkietan izango da.
Liburuaren muintzat har daiteken Karmelo Ayestaren artikulua Bat Soziolinguistika Aldizkarian (pdf).
Liburua argitara eman zuen Utriusque Vasconiae argitaletxeak fondo dokumental osoa eman zion EHUri. Horri esker, liburua dohainik irakurri/deskargatu daiteke ADDI plataforman (pdf formatuan).
0 comentarios: to “ Goza daiteke gehiago irakurle klubean ”
Post a Comment