2018-03-12

Ez sorginak ez printzipeak charla sobre cuentos coeducativos


Eguneraketa (2018-03-13) Solasaldia Haur-Gazte liburutegian ospatuko da azkenik, Kultur Leioako bigarren solairuan eta ez prentsa-aretoan atzo zabaldu bezala.

Actualización (13-03-2018) La charla-coloquio tendrá lugar en la biblioteca Infantil-Juvenil, en la segunda planta de Kultur Leioa y no en la sala de prensa. 



Ostegunean, martxoak 15, ipuin hezitzaileei buruz jardungo duen solasaldia ospatuko dugu udaletxeko Berdintasun Sailarekin batera. Solasaldia, EMAIZE Sexologia Zentroak emango du eta, printzipioz, haur eta lehen hezkuntzan dauden umeen gurasoei zuzenduta legoke baina interesa duen edonor etor daiteke liburutegiko erakusmahaiotan bere nahia adieraziz.

Edade tarte horretan (hamabi urtera arteko umeak) jokoek eta ipuinek duten garrantzia ikusirik, adi ibili beharko genuke rol sexual diskriminatzaileak aurkezten dituzten ipuinekin. Haur-ipuinak izango dira gizartean egin beharko dutena barneratzen lagunduko dien bide nagusienetariko bat eta horregatik baztertu egin beharko genituzke beraien garapen pertsonala muga dezakeen edozein eduki.

Solasaldiaren helburuen artean, estereotipo sexualak albo batera uztea, neska eta mutila izateko dauden era anitzei buruz hausnartzea, aniztasun sexuala lantzea eta gurasoen partetik umeei eman dakiekeen hezkuntza bereizia antzematea leudeke.

Solasaldia ostegunean izango da, Kultur Leioako laugarren solairuan dagoen prentsa-aretoan eta ordu bi iraungo du, arratsaldeko bost t´erditatik zazpi t´erditara arte (17:30-19:30). Gazteleraz izango da baina euskaraz eskaintzeko aukera ere badago parte-hartzaileok interesik agertuz gero. Komenigarria litzateke aldez aurretik izena ematea liburutegiko edozein erakusmahaitan.



Ipuin ez-sexisten solasaldia Leioan





El jueves 15 de marzo se celebrará una charla-coloquio sobre cuentos no sexistas. Impartida por el Centro de Sexología EMAIZE y en colaboración con el Área de Igualdad del Ayuntamiento, la charla versará sobre la importancia de elegir cuentos donde los y las personajes transmitan la diversidad de maneras de ser mujer y hombre, al margen de esterotipos sexuales discriminatorios o no igualitarios.

Dirigida a madres y padres de Educación Infantil y Primaria (hasta los 12 años) el acceso será libre, aunque os recomendamos que os apuntéis antes en cualquier mostrador de la biblioteca.

Tendrá lugar en la sala de prensa de la cuarta planta de Kultur Leioa y será de una duración de dos horas, de cinco y media de la tarde a siete y media.