2018-02-21

Isilpean gordea irakurle klubean




Eta oinez hasi, eta harrizko ate horretatik ateratzen banaiz? Landa aldera emango du, seguru. Ez, ezingo nuke. Dirudienez, fusildunek agiriak eskatzen dizkiote sartu edo atera nahi duen orori, eta nik ez dut paperik, ez daukat jaun-andreen izena eta helbidea besterik. Horregatik utziko zidaten irteten, ondotxo dakitelako ez daukadala inora joaterik.

Isilpean gordea, Toti Martinez de Lezea, Miren Arratibel itzultzailea.

Eleberri historiko arrakastatsuak sortzeagatik dugu ezagun Toti Martinez de Lezea. Oraingo honetan historia du ardatz baita ere, baina aro gertuago bateko historia. Gerra Zibilaren ostean ezarri zen beldur-giroaren historia mingarria, hain zuzen.

Bere amari eskaini dion eleberri hau, idaztea kostatu zaiola aitortu du (gazteleraz berri honetan)  baina irakurleok eskertzeko moduko aurkeztu izan digu.

Liburuari buruz berba egiteko elkartuko gara gaur, otsailak 21, liburutegiko hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan.