2018-01-17

Nola heldu naiz ni honaino irakurle klubean


Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner Leioako irakurle klubean

Harrezkero, agian, emandako aukera material guztiak hartu ditut, nire zortea eraiki, jokatutako partida oro. Ikasketak behar bezala gainditu, lan bila mugitu, hartu, eta lorpen bakoitza iraunarazi. Eta orain hipoteka sinatu, etxea erosi.

Izan ere, dena irabazteko genuen belaunaldi eta klase jakin batekoak izateak ardura hori exijitzen digu sarri, eta irabazi ezean ez da gure errua besterik; izan ere, dena izan dugu alde, baina pentsatzen nabil, dena irabazteko genuen belaunaldia baino gehiago, ez ote garen ezer galdu ezin duen belaunaldia.


Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner.


Urteko irakurle klubaren bilerak hasteko Kattalin Miner (@MKattalin Twitterren) aukeratu dugu bidaide hilabetean zehar.

Irakurleari ere protagonista nola heldu den horraino itauntzera daraman eleberri honek, hartzen ditugun erabakiek eta inguratzen gaituen egoerak izan dezaketeen eraginaz hausnartzera garamatza.

Izenburuak iradoki lezakeen atzera begira egiteko komenentziaz baino, erabakiak mantendu eta aurrera egiteko kuraia izatera animatzen gaituen lan honek emango digu berriketan egoteko aitzakia gaur, urtarrilak 17 dituenenan, liburutegiko hemerotekan. Arratsaldeko zazpi t´erdietan.

Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean.
Egileari elkarrizketa Hitzen uberan webgunean.