2017-12-19

Kixotenean irakurle klubean



Eta, beraz, topatu ote dudan Kixote. Galdera zintzo egin didatenetan, orain arte ez dut jakin nola erantzun, egia esanez gero, jendeak zorotzat hartuko ninduen beldur izan naizelako, niri ere, lo faltak eta gehiegi irakurtzeak garuna idortu balidate bezala. Baina, Borgesen fikziozko espiral horietariko baten barruan bageunde bezala, hauxe da egia: Kixoteri begietara begiratzera heldu naizen tarte laburretan, benetan gu geu une horretan garena da bertan islatuta ikusi dudan bakarra.

Kixotenean, Iñigo Astiz (Maite Mutuberriaren irudiekin).

Biharkoa, abenduak 20 dituenean, izango da irakurle klubaren aurtengo azken saioa. Aitzakia, Iñigo Astizek eginiko ibilaldia Kixotek gurutzatutako lurraldeetan.

Ele larriarekin idatzitako literaturaz berba egiteko aukera emango digu Bibliaren ostean gehien itzuli eta saldu den liburuak eta fikzioa eta errealitatearen arteko aldeaz jarduteko aukera bere protagonistak. Beste gairik ere alboratu gabe, noski (Durangoko Azokaz, adibidez, argitaratu diren liburu berriez, inguruko ekimenez…)

Irakurle klubaren bilera, beraz, bihar izango da, abenduak 20, liburutegiko hemerotekan, arratsaldeko zazpi t´erdietan.

Liburuaren kritikak Armiarma webgunean.

1 comentarios: to “ Kixotenean irakurle klubean