2017-06-20

Begira zenbat argi, maitea irakurle klubean



Arratsaldeko laurak dira. Euria ari du. Zentro komertzialean, ez dago denboraren berririk; ez da inon ageri, ez da inon ikusten. Berritzen dira dendak, apaletako jeneroa eta salgaiak…, dena berriztatzen da, baina, funtsean, ez da ezer aldatzen: bere horretan jarraitzen dute beti zikloek, urtarrileko merkealditik urte-amaierako jaietara, bien bitartean udako beherapenak eta eskolarako itzulera direla.




Begira zenbat argi, maitea, Annie Ernaux. Xabier Aranburu itzultzaile.


Ikasturte honetako irakurle klubaren bilerak zarratzeko Annie Ernauxen supermerkatuko ibilerak eta hausnarketak batzen dituen egunerokoa aukeratu dugu. Alex Gurrutxagak azaltzen digun moduan, "ni"an hertsiki zentraturik baina "gu"an lausotzen den egile honek ingurunerik egokiena aukeratu du egungo bizimodua agerian uzteko. Bizi-iraupenerako beharrezko diren elikagaiak eskuratzeko premiatik harago, jende-samalden biltokia diren saltoki-guneek gizartearen erradiografia zehatza bueltatzen digute.

Horren inguruan, bertako egileen ekarpen berriez eta datorren ikasturterako irakurketa-proposamenen inguruan jardungo dugu bihar, ekainak 21 dituenean, liburutegiko hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan.

Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean.