Harrigarria badirudi ere, azterketa dialektal gutxi egin da Bizkaian. Berbeta askoren deskripzioak daude, baina , esate baterako, bertan sortutako berrikuntzak zeintzuk ote diren eta zer zabalera lortu ote duten jakiteko saio gutxi egin da.[…] Euskararen eremuaren mugan dagoenez, hainbat ezaugarri zahar gorde dira bertan eta, aldi berean, gauza berriak sortu dira.[…] alderdi horretako euskararen iraupena eta osasuna ere bada gure kezka. Eguneroko bizimoduan erabiltzen den ahozko euskara indartzearen aldekoak gara eta, bestalde, ahozko euskara hori bertan erabiltzen den euskara batuan aintzakotzat hartu behar delakoan gaude. Euskara batua ezinbestekoa gertatzen da gaur egungo bizimoduan, baina euskara batua ezin da edozein alderditan modu berean erabili. Ezin da euskara batu bera erabili Mauleko Udaletxean eta Jatabekoan. Ezta Tolosaldeko egunkarian eta Txorierriko aldizkarian ere.
Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara, Koldo Zuazo eta Urtzi Goiti.
Euskararen aberastasuna bere hiztunek emanikoa da. Txizatuta dauden pardelak aldatzen dituztenetik, Frákatara txixeiñen on arren, lébarik es dutenera pasatuz. Auzokoa dugun Urtzi Goitik eta euskalkietan aditua(-na?) den Koldo Zuazo euskaltzainak hemen bertan erabiltzen den euskarari buruzko liburua prestatu dute, beste inon batu ez diren berbak jasotzeko baina, batez ere, hitzok (ber-)ezagutzeko eta eguneroko jardunean erabiltzeko asmoaz.
Beste hainbat lekutan aurkeztu eta gero (Getxoko euskara elkartean, adibidez) geurean ditugu gaur, gabonilak 14 Kultur Leioako laugarren solairuan arratsaldeko zazpiretan. Liburuaren edo berben inguruko itaunik edo ardurarik baduzu… zatoz ta etzaitez belutu, etzara abroziduko eta.
0 comentarios: to “ Bertoko euskeraren inguruko liburuaren aurkezpena ”
Post a Comment