Kultura, egun eta hemen, hamarretik bederatzi eta hiru laurdenetan gutxienez, merkataritza, turismoa eta erakunde ofizialen propaganda da; edo, onenean, denborapasa entretenitu, atsegin eta kontsolagarria norbanako desaktibatu, desartikulatu eta atomizatuontzat. Denok esaten dugu, ahoa betean, kultura oso aberasgarria dela guretzat eta gure gizartearentzat, baina errege hori biluzik ikusten dut nik, gero eta biluziago, inor ganoraz janzteko gero eta ezinduago.
Txistu eta biok, Juan Luis Zabala
Auto-fikziotzat (edo ba al liteke auto-fikzioaren parodiatzat?) har daiteken eleberri honetan, kulturaren munduarekiko urrutiramendu sakona sumatzen duen kultur-kazetari batek bere eritziak tartekatzen ditu 'txakurreoan' diharduen bitartean eta bere burua hilketa misteriotsu batean nahasturik ikusten duela.
Lehenago ere irakurle klubean berbagai izan dugun Juan Luis Zabalak Irun Hiriko Kutxa Literatura saria jaso zuen eleberri honegatik pasadan udaberrian.
Liburuari buruz, euskal literaturari buruz, eleberrietako azenaorio-porruei buruz, txakurrak pasiatzen sortzen diren burutazioei buruz zein beste edozein gauzei buruz berba egiteko gogorik baduzue, liburutegiko hemerotekan egongon gara gaur, azaroak 16, arratsaldeko zazpi t´erdietatik aurrera.
Txistu eta biok eleberriari buruzko kritikak Armiarman.
0 comentarios: to “ Txistu eta biok irakurle klubean ”
Post a Comment