2016-05-18

Maleta irakurle klubean


—Traktore bat, oso-osorik?
—Bai.
—Eta nola lapurtu huen?
—Aise. Hormigoizko piezen biltegi batean harrapatu nian. Psikologia baliatuz.
—Nola, baina?
—Biltegian sartu ninduan. Trakotorera igo. Koipe lubrikagarriz beteriko upel bat lotu nioan, metalezkoa. Kanpokaldera abiatu ninduan. Sekulako zalaparta sortu zian upelak. Biltegiko zaindaria agertu zuan. "Nora hoa upel hori hartuta?". Eta erantzun nioan "Premia pertsonalak". "Ba al duk baimenik?". "Ez". "Utz ezak traste arraio hau hemen…". Upela askatu, eta traktorean abiatu ninduan. Psikologiak egin zian dena… Gero, piezaz pieza desegin genian traktorea…


Maleta, Sergei Dovlatov

Hilabetearen hirugarren eguaztena hurbilduz doala (3guazten literarioak) hitzordua astebetez atzeratuko dugu. Faktore zehazgaitzak direla medio zaila suertatuko da asteazkenean mantentzea bilera eta datorren eguaztenerako (maiatzak 25) atzeratzea proposatzen dizuegu. Klubaren bilera tokia eta ordua mantenduko dira, hau da, hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).

Aste honetako solasaldirako aukeratutako aitzakia Sergei Dovlatov izango dugu, bere bizipenekin egindako Maletarekin etorriko zaiguna eta Amaia Apalauza Ollok (@AmaiaApalauza) euskarara modu ederrean itzulita (nahi izanez gero, egon badago Dovlatov euskaraz irakurtzeko aukera gehiagorik, ikus bestela Konpromisoa, Iker Sancho Insaustik itzulia).

Hona hemen, liburuari buruz Armiarma atarian agertzen diren kritikak.


0 comentarios: to “ Maleta irakurle klubean