2016-03-14

Muskuiluak afaltzeko irakurle klubean



Gau hartan muskuiluak genituen afaltzeko, baina hori ez zen seinale bat izan, ezta kasualitatea ere. Apur bat ohiz kanpokoa zen, baina argi dago ez zela inolako seinalea izan, gerora ere batzuetan esan izan dugun moduan, hura seinale txarra izan zen, esan izan dugu batzuetan, baina ziur ez zela hala izan, ezta kasualitatea ere.



Muskuiluak afaltzeko, Birgit Vanderbeke


Hilabeteko hirugarren eguazteneko irakurle klubean muskuiluak izango ditugu afaltzeko ez bada meriendatzeko behintzat.

Familia perfektoak, Alemaniako Ekialde eta Mendebaldea, Alemanian egun egiten den literatura eta abar aztertuko ditugu hemerotekan egingo den bileran. Arratsaldeko zazpi t´erdietan, gogoratu.

Liburuari buruzko kritikak Armiarman.

Ainhoa Irazustabarrena itzultzaileari eginiko elkarrizketa Vimeon.