2016-01-20

Peter Pan irakurle klubean

Peter Pan, J.M. Barrie Julen Gabiriak itzulia

Hazi, ume guztiak hazten dira. Denak, bat salbu. Gainera, umeek laster jakiten dute haziko direal. Wndik, esate baterako, holaxe jakin zuen:

Egun batean, urte bi baino ez zituenean, lorategian zebilen jolasean; lore bat hartu eta amarengana joan zen arineketa, lorea erakustera, suposatzen dut Wendyk itxura xarmagarria izango zuela, ze Darling andreak eskua jarri zuen bihotzean, eta esan zio: "ai! Zergatik ez ote zara hain goxo geratzen betiko…". Horixe izan zen, horixe eta besterik ez, euren artean gertatu zen guztia, baina ordutik aurrera Wendyk argi jakin zuen hazi egingo zela. Urte biren ostean, beti jakiten duzu. Bi urteak dira amaieraren hasiera.


Peter Pan, James Mathew Barrie (Julen Gabiriak itzulia)

Klasiko bat dugu oraingoan irakurle klubean. Julen Gabiriak azaltzen duenez, klasikoak dira leku eta garai guztietako jendearengana heltzen dakiten obrak.

Hazi nahi ez zuen mutikoak eta gertatzen zaizkion abenturak berbagai izango ditugu gaurko solasaldietan gaur (urtarrilak 20) arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30) liburutegiko hemerotekan.

Liburuari buruzko gidoia (pdf)
Liburuari buruzko kritikak Armiarma atarian


0 comentarios: to “ Peter Pan irakurle klubean