Tokiz kanpo sentitzen zen jaioterrira heldu zenetik. Egia esan, beti sentitu izan zen tokiz kanpo jaioterrian. Horregatik egin zuen hanka handik, eta ez zuen pentsatu inoiz bueltatzerik. Eta bai, bueltatu zen, baina segituan alde egiteko asmoz.
Londres toki ona da tokiz kanpo sentitzen zaren jaioterri bat uzteko.
Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak, Goiatz Labandibar
Hendaian hasi eta amaitzen den Europako hiri (ezezagunak?) trenetik ikusteko aukera eskaintzen digu Goiatzek bere kontakizun bilduma honetan (azkenik irabazi egin zuen Igartza sarirako aurkeztu zuen proiektuak "Interrail" izena zuen, hain zuzen).
Animatuko al zara Trieste, Ljubljana edo Zagreb bezalako lekuetara bidaiatzera? Trenak gaur (abenduak 16) irtengo du Liburutegiko hemerotekatik arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).
Armiarma webgunean baturiko liburuaren kritikak.
0 comentarios: to “ Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak irakurle klubean ”
Post a Comment