«Burutik al hago, Herman? Okertu egin al zaik ezer eta burua nahastu? Horrela bada, argi esaidak eta ahal dudan guztia egingo diat laguntzeko. Jakiteko eskubidea zeukat.»
«Ez dakit zertarako eskubidea daukazun, aita. Hogeitamar urte ditudala da dakidan bakarra eta inoiz ez dudala ezer izan, ezer ere ez. Azken urteak han igaro ditugu, auto herdoilduzko mendietan, eta alferrik. Baina orain, azkenean badut zerbait.»
«Horixe jakitera etorri nauk, seme. Zer daukak, ba?»
«Egiteko zerbait. Azkenean badaukat egin dezakedan zerbait.»
«Baina Jainkoarren, zergatik? Zergatik nahi izan behar duk zera… zera…»
«Zergatik nahi izan behar dudan… auto… bat… jan?»
Astiro astiro hitz egin zuen Hermanek, hitzak dastatzen bezala. «Esan egingo dizut. Autoa da nagusi Ameriketan.» Etenaldia egin zuen berriro eta poliki gaineratu, «hor dagoelako jango dut autoa.»
Autoa, Harry Crews. Euskeratzaileak, Eduardo Matauko eta Kristin Addis.
Batetik estatubatuar Hegoaldeko idazleen tradizioa (Flannery O´Connor, Carson McCullers) eta bestetik idazle madarikatuen xarma (Bukowski, Fante) uztartu zituen Harry Crewsen eleberriarekin itxiko ditugu aurtengo ikasturteko irakurle klubaren bilerak.
Ford Maverickaren 'araupeko neumatikoek 6:45 x 14' eraman zaitzaketen irrist erosoan gozatu duzue liburua, edo protagonistari bezala iruntsitea kostatzen zaion bezala trabatu zaizue? Bihar egingo dugu berba liburuaz eta datorren ikasturteari begira egindako planei buruz.
Gogoratu, liburutegiko hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).
0 comentarios: to “ Autoa irakurle klubean ”
Post a Comment