2015-05-18

Nora ez dakizun hori irakurle klubean




Nora ez dakizun hori, Irati Jimenez


Ipuin batzuk inposibleak dira eta errepikatu egiten dira. Hiri batzuk sutan daude eta nik denak ikusi nahi ditut. Mundua bukatzen den leku honetan egingo dudan azken egunean idazten dizut, jakin dezazun ezinezko ipuin baten seme-alabak garela, eta ezinezko ipuin bateko anai-arrebak, eta egunen baten ezinezko ipuin baten aurkituko dugula elkar, ezinezko senar-emazte. Gu ez bagara, gurelako beste edonor. Ipuina, maitea, horixe da garrantzitsuena.


Nora ez dakizun hori, Irati Jimenez

Ezinezko ipuinetan trabatuta, ipuin inposibleekin pozoitutako pertsonaiekaz beterik datorkigun eleberri honi buruz egingo dugu berba asteazken honetan (maiatzak 20) irakurle klubaren bileran.

Banpiroak, likantropoak, aingeruak eta Ekialde Hurbileko lapurrak izango ditugu bidaide animatzen baldin bazarete. Hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30)