2015-05-04

Ispiluak bilakatzen diren gutunak

Hain gutun luzea, Mariama Bâ; Iokin Otaegi


[…] liburuek salbatu hinduten. Hire babesleku gertatuta, liburuek eutsi zinaten.
Liburuen ahalmena giza inteligentzia azkarraren asmamen liluragarria dun. Hotsetan bildutako zeinu askotarikoak; hitza moldeatzen duten hots ezberdinak. Ideia, pentsamendua, historia, zientzia, bizia sortzen duten hitzen antolamendua. Harreman eta kultura tresna bakarra, hartzeko eta emateko bitarteko ezin hobea. Liburuek lotzen ditizten belaunaldiak aurrerapen iraunkor berberera. Haiek altxarazi hindute. Haiek eman zinaten gizarteak ukatu zinana.



Hain gutun luzea, Mariama Bâ; Iokin Otaegik itzulita.



Badaude ispiluaren aurrean jarrarazten zaituzten egoerak. Eta, behin ispiluaren aurrean jarrita, biluztera ere derrigortzen zaituztenak. Aspaldiko lagun bati idatzitako eskutitz luze baten tankera hartzen duen obra honen protagonista, bere senarraren bigarren ezkontzak (Senegalen poligamia onartzen baita) bultzatzen du ispiluaren aurrera eta senarraren heriotzak behartuko du bere burua biluztera.

60ko hamarkadan irakiten hasia zen Ipar Afrika. Ohitura eta uste zaharrak, askatasuna eta ideia berrien kontra izan zuten talka azaltzen digu protagonistak ispilu horretan marrazten duen irudian. "Pertsonala politikoa da" pentsamoldetik abiatuta, hezkuntza, osasungintza, politikan parte hartzea… bezalako gaiak garatuko dizkigu bere pertsonarengan eta bere ingurukoengan izan duten eragina azalduz. Emakume bien aukerak eta ezberdinduko dituzten jarreren garrantziaz ere mintzatuko zaigularik.

Ezkonduta hogei urte eman eta gero, usadio zaharren eta senitarteko nagusien gailentzea aipatuko du, gizartean zein politikan ezer aldatu den bere burua galdetzera eramango dutelarik.

Penarik ez, hala ere, ispiluaren aurreko biluzketa honen ostean, kementsu agertuko bait zaigu eta irrifarre batez jantziko bait du bere burua dagoeneko gurea nabaritzen dugun Ramatulaye maitagarria eta.


El libro de Mariama Bâ también se ha traducido al castellano con el título de Mi carta más larga, podéis leer la reseña del mismo en LitERaFRicA.