—Agian dibortziatuta zaude –esan zuen emakumeak, Erlendurren arropa higatuei begiratuz.
—Hala da, bai –esan zion–. Galdetu nahi nizun… Uste dut etxeko indarkeriari buruz galdetu dizudala.
—Arimaren hilketa izendatzeko modu egokia, zalantzarik gabe. Hitz gozoegia, horren atzean zer ezkutatzen den ez dakienarentzako. Badakizu zer den zure bizitza oso-osoa etengabeko beldurrarekin bizitzea?
Erlendurrek ez zuen ezer esan.
—Egunero-egunero gorrotoarekin bizitzea; edozer egiten duzula ere, sekula amaitzen ez den gorrotoa. Eta ezin duzu ezer egin hori aldatzeko, eta azkenean izaera ere galtzen duzu, eta espero eta desio duzun bakarra da hurrengo jipoia ez izatea aurrekoa bezain txarra.
Hilobiko isiltasuna, Arnaldur Indridason.
Uharte batean bere burua galdu nahi duen irakurleak bidaia honetan lagunduko baligu, Islandian desagertzea zein erraza den ohartuko litzateke. Baina ez da gustura desagertzeko modua arimak zurrupatzen dituen etxean jasatzen den indarkeriarena.
Arnaldur Indridasonek Erlendur inspektorea ekartzen digu berriro azalean hain zibilizatua eta etxe barruan hain bortitza izan daitekeen gizartea erakusteko.
Bidaian lagundu nahi badiguzu, bihar (apirilak 15) irakurle klubaren bilera dugu liburu honetaz eta bertan agertzen denaz berba egiteko. Liburutegiko hemerotekan, arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30)
0 comentarios: to “ Hilobiko isiltasuna irakurle klubean ”
Post a Comment