2015-02-17

Erraiak irakurle klubean



Urteak ez dira zeharo debalde pasa eta gua[i/p]arekiko morrontza gainditu duzu, baina oraindik ez duzu lortu inori pack osoa egokitzerik, eta ezagutzen zaituztenek, zurekin mozkortzen direnek, larrua jotzen dizutenek ez zaitutzte inondik inora onartzen oka putzuan itotzen zaudenetan, ez dute inondik inora depresioa eta disfuntzionaltasuna nahi, arroparekin ez doakie ondo baina memeloak dira eta ez dira konturatzen depresiboa eta disfuntzionala zarelako behar duzula artea, alegia, zeure burua eraginkorki kudeatzen jakingo bazenu, zoriontsu bizitzeko gai bazina, ez zenukeela denborarik galduko artefaktoak sortzen, lanpetuegi zeundekeelako ongi bizitzen, Oteizaren azken estadioan zure zinezko euskal izaera berreskuratuta.

erraiak, Danele Sarriugarte

Danele Sarriugarteren liburuarekin genuen hitzordua hilabete batez aurreratu egin dugu eta «barrenak, hezurdurak, erraiak begien bistara azaltzen» dizkigun obra izango dugu berbagai bihar, otsailak 18, liburutegiko hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).

Liburuaren inguruko kritikak Armiarman.

Daneleren bloga: elearazi.org (Twitterren ere jarraitzeko aukera duzue: @daneleSM )

0 comentarios: to “ Erraiak irakurle klubean