— Arraroa da zuek biok elkarrekin ibiltzea.
Slimen gonbita patxadatsua zen, konfiantzaz hitzegin ziezaion.
— Zer du arraroa, ba? —galdetu zion Georgek, defentsiban.
— Ez dakit, ba. Rantxoetako mutilek ez dute normalean elkarrekin bidaiatzen. Ez ditut ia inoiz ikusi bi morroi elkarrekin bidaiatzen. Badakizu nola dire kontuak: rantxoan agertzen dira, ohea ematen diete eta hilabetez jarduten dute lanean; gero, lana utzi, eta bakarrik alde egiten dute. Badirudi ez zaiela inopr inporta. horrexegatik diot: arraroa da elkarrekin ibiltzea haren moduko zoro bat eta zure moudko tipo azkar bat.
— Ez da zoroa —esan zion Georgek—. Ergel hutsa da, baina ez dago burutik jota. Eta, ez pentsa, ni ez naiz horren azkarra, ze, bestela, ez nintzateke ibiliko berrogeita hamar dolarren eta janaren truke garagarra kargatzen. Azkarra banintz, buru apur bat edukiko, banu, neure txokoa edukiko nuke honezkero, eta neure uzta batzen ibiliko nintzateke, beste inorentzat lan eta lan ibili beharrean, lurrak ematen duena neuretzat jaso gabe.
Saguak eta gizonak, John Steinbeck
Hilabete honetan, pasadan mendeko hogeita hamargarren hamarkadan Amerikako Estatu Batuetan pairatu zen Depresio Handira bidaiatuko dugu. Errantxoetatik langile besalari modura dabilen bikote batek ezagutaraziko digu Amerikar bizimodua amesgaizto ere bihur daitekeela.
1937. urtean argitaratu bazen ere, aurrejuzguak, sexismoa eta beste kontu gogor batzuk jorratzen dituen eleberri polemiko hau gaur egungoa dela esan daiteke. Bere egilearen obrarik garrantzitsuenetarikotzat ere jo izan da eta egun, derrigorrezko irakurgai bezala hartzen da AEBetako hainbat eskolatan.
Ez zaitzatela eleberriaren amaiera zapuztu eta zatozte bertan agertzen diren gaiak eztabaidatzera irakurle klubaren bilerara datorren asteazkenean (urtarrilak 21) liburutegiko hemerotekara arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30)
Eguneraketa (2015-01-21)
Ezin baduzu bilerara gerturatu, foroan daukazu prestatutako gidoia eta liburuari buruz zure eritzia emateko aukera: litforoa.com/Steinbeck
0 comentarios: to “ Saguak eta gizonak irakurle klubean ”
Post a Comment