2014-10-06

Euskara irakurle kluba

Leioako liburutegiko irakurle kluba 2014-2015


Aurten ere Euskara Irakurle Kluba martxan jartzeko asmoa daukagu liburutegitik (pasadan ikasturtean bezala).


Hilabete bakoitzeko hirugarren eguaztenean elkartuko gara, liburutegiko hemerotekan eta arratsaldeko zazpi t´erdietan. Lehenengo bilera urriak 15ean gauzatuko da.

Hauek dira irakurle klubaren hurrengo bileretarako proposatu diran irakurketak:


  • urriak 15: Aiztoa eta arkatza, hainbat egileren artean Pasadan urtea irakurtzeari buruzko kontakizunekin hasi bagenuen, aurtengoa idazteari buruzko aholkuekin hasiko dugu. Hainbat idazle famatuk idazteari buruz utzitako aholkuak dira eta beraien lanak ezagutzeko aukera emango digute.
  • urtarrilak 21: Saguak eta gizonak, John Steinbeck. Lennie eta George lagunduko ditugu euren lan bilaketa gorabeheratsuan (hau ere klasiko bat eta, antza denez, nahiko itzulpen egokian aurkeztua)
Anima zaitez irakurle klubeko bileretan parte hartzera, eta etortzerik ez bazenu, gogoratu eskuragarri duzula litforoa liburuei buruz zure eritzia partekatzeko.

    0 comentarios: to “ Euskara irakurle kluba