2014-10-28

Amatasuna eta literatura -- Maternidad y literatura

"Snowy", Dina Goldsteinen The Fallen Princesses segidatik

Ni lehen ni nintzen. Eta ni naiz orain ere. Eta nik premia batzuk ditut, eta gogo batzuk, eta asmo batzuk, eta ilusio batzuk. Eta maite dudan lanbide bat, eta erabat asetzen nauen idazteko eginkizun hau. Eta lagun batzuk. Eta izaera bat eta bizitzaren aurrean jarrera bat (edo bizpahiru). Ezinezkoa da egun batetik bestera, dena aldatzea eta ezer gertatu ez balitz bezala onartzea aldaketa guztiak.
Gogorra izan zen nire premiak bigarren amilako premiak izatera pasatu zirela ikustea. Gogorra da. Umea jaiotzen denean, haren beharrak dira lehendabizikoak, eta ia bakarrak. Behin harenak asetutakoan du, izatekotan eskubidea amak bereak aldarrikatzekoa.

Arantza Iturbe Ai, ama! liburuan

Tolstoik esana bazen ere amen eskuetan zegoela munduaren etorkizuna eta salbazioa, zaila litzateke ama beroriek literaturan garrantzi horren pareko agerpenik izan duten baieztatzea. Ezta?

Egia den hala ez ziurtatzeko, liburutegiko bigarren solairuan amatasuna (eta literatura) jorratzen duten liburuen erakusketa duzue eskuragarri edo, etortzerik ez bazenute, hemen erakusketarako prestatu den liburuxka (pdf, 804 KB).




[…] merece la peña señalar (es un tema que últimamente se trata mucho en el mundo de la crítica feminista) que el punto de vista más llamativamente ausente en la literatura que versa sobre relaciones familiares es precisamente el de la madre. Si en general las mujeres «son dichas» más que «se dicen», si los personajes femeninos suelen ser vistos desde fuera —y cuando lo son desde dentro, es un autor masculino el que les da voz—, esto puede predicarse mucho más de las madres. Son muy escasas en la literatura las madres (madres reales y/o personajes de madre) que se expresan sobre la maternidad en primera persona.

Laura Freixas en la introducción de El libro de las madres

Exposición bibliográfica en la segunda planta de la biblioteca (la sección de adultos) de libros que tratan sobre la maternidad y su encaje en lo literario. El listado de las obras que la conforman (pdf, 804 KB)