2014-06-17

Haragia irakurle klubean

Haragia, Eider Rodriguez liburutegiko irakurle klubean komentatuz

Medikua, CRSak eta ni baino ez ginen gelditzen begira. Bibote motxekoak, amari oratu zion sorbaldatik eta ni izan nintzela esan zion atzamarraz. Emakumeak, pauso txiki lasterrez hurreratu eta indarrez besarkatu ninduen. Olatu bat nire oinetan hautsi zen istant hartan eta bitsa sentitu nuen oin bularretan, eta bera, haragi hura guztia nire kontra lehertuta, eta ni, eskuak non pausatu ez nekiela, henna usaineko bere ile xerloak sudurretan kiribilduta.


Haragia, Eider Rodriguez.

Asteazkenean (ekainak 18) kurtso honetako azken irakurle klubaren bilera izango dugu, eta izenburu labur bezain erabatekoa duen Eider Rodriguezen ipuin bilduma aukeratu dugu. (Irakurle klubari buruzko info gehiago)

Narrazioetan agertzen diren pertsonaiak badute afektibotasun gabezi antzeko bat berba egiteko apropos bihurtu daitekeena. Horretaz aparte, azken urteotan eman den ipuingintza komentatzeko aukera ere izango dugu eta datorren kurtsora begira taldea nola antolatu daitekeen aurreikusi daiteke.

Kasualitatez, pasadan astean Eider Rodriguezen ipuin bat entzuteko aukera izan genuen. «Ez naiz berbera, hori nik badakit. Eta besteek, besteek ere, badakite» Ipuina entzun nahi baduzu jo Xerezaderen Artxibora.

Etorri ezin duzuenontzat ere, zabalik da litforoan haria eta besteak bihar ikusiko dugu elkar liburutegiko hemerotekan arratsaldeko zazpi eta erdietan (19:30).

Kritiken hemeroteka gunean, liburuari buruz bildutako kritikak.

0 comentarios: to “ Haragia irakurle klubean