Otxategiko ganbaraz kanpoko baso soilduan, nabarmena da errenditzera doazela arratseko argiak. Alde egin nahi du Eguzki jeneralak eta arrastaka daramatza bere tropak. Halere, oraindik, ongi igartzen da astroaren sugarrak mendi-gainetan, laino apurretan, pintore zarpailaren zipriztinetan.
Azken tranbiaren itzala, Jose Inazio Basterretxea Polo.
Hain estilo iradokitzailez idatzitako Azken tranbiaren itzala liburua dugu hilabete honetako aukera. Bueltan da Jose Inazio Basterretxea Polo Gerra Zibileko kontuetara (liburutegian eskuragarri duzue baita Mandatariaren gerra ere) eta Garbiñe Ubedaren liburuan bezala (nahi izanez gero, datorren astean Getxon duzu bilera berarekin) ahaideei buruzko ikerketa historikoaz baliatuko da Gerra Zibileko gertakizunak azaldu eta orainean kokaturik dauden pertsonaien bizierekin harilkatzeko.
Klubeko bilera, hilabeteko hirugarren eguaztenean (martxoak 19) arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30) liburutegiko hemerotekan.
Liburuari buruzko hari berria ere ireki da literatura foroan.
0 comentarios: to “ Azken tranbiaren itzala irakurle kluban ”
Post a Comment