2014-02-06

Gainbehera dator dena irakurle klubean

Gainbehera dator dena, Chinua Achebe

—Behin batean —hasi zen— txori guztiak oturuntza batera gonbidatu zitiztenan zeruan. Oso pozik zeudenan eta beren burua prestatzen hasi zitunan egun handirako. Beren gorputzak cam zuur  gorriz margotu, eta uliz irudi ederrak marraztu zitiztenan haietan.

»Dortokak prestakizun guztiok ikusi eta laster igarri zinan zer esan nahi zuten. Animalien munduan gertatzen zenetik deus ez zitzaionan oharkabean pasatzen; oso maltzurra zunan. Zeruko oturuntza handiaren aditzea izan bezain laster, eztarrian azkura izaten hasi zuznan pentsatze hutsarekin. Garai hartan gosetea zunan eta bazitunan bi hilabete Dortokak ez zuela taxuzko otordurik egin. Haren gorputzak adaxka zati ihar baten moduko tarrapata egiten zinan oskol hutsean. Beraz, zerura nola joango zen asmatzen hasi zunan.

—Baina ez zeukan hegorik —esan zuen Ezinmak.

—Lasai egon —ihardetsi zuen amak—. Hala dun ipuina.

»Dortokak ez zeukan hegorik, baina txoriengana jo, eta...

Gainbehera dator dena, Chinua Achebe


Ipuinaren amaiera ezagutu nahi baduzu, Chinua Acheberen liburua irakurri beharko. Liburuko azalean dioenez, Afrikako literaturaren abiaburutzat hartu izan da eleberri hau. Ez hain ezaguna den afrikar literatua honi buruz berba egiteko aukera emango digu (PDFan eskuragarri duzu ere liburutegian aspaldi egindako afrikar literaturari buruzko gida) eta atzerritarren eraginaz Nigeriako ohitura eta erlijioan.

Bilera, hilabeteko hirugarren eguaztenean izango da (otsailak 19) liburutegiko hemerotekan, arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).


Eguneraketa (2014-02-23)

Bileran hitz egindakoa eta bertan erabilitako gidoia irakurgarri litforoan irekitako harian.



Euskarazko irakurle klubari buruzko informazio gehiago