Dickson Countyn hilketa bat gertatu da. Wright jauna hilda agertu da ohean. Bost pertsona bildu dira hilketa gertatu den etxean frogak biltzeko. Hiru gizon (fiskala, sheriffa eta gorpua aurkitu duen baserritarra) eta bi emakume (gizonetako biren emazteak). Wright andrea, hildakoaren alarguna, ez dago bertan, atxilotuta baitago hilketaren susmopean. Hala ere, bere historia utzi du idatzita sukaldeko objektu xumeetan.
Nor izango da, baina, mezu isil hori dekodetzeko gai?
Munduan gauza gutxi dira hain atseginak nola ipuin on bat patxadaz entzutea. Eta hori ondo dakite Xerezade artxibozainek. Gustuko gauzak partekatzen eskuzabalak direnez, gonbidatu egin gaituzte urtarrilak 9rako, beste hainbat lagunekin batera antolatu duten zuzeneko saiora.
Susan Glaspellek, John Hossacken erahilketatik abiatuta sortu zuen "Bere parekoen epaimahaia" (A Jury of her Peers) ixtorio laburra eskainiko digute. Etorriko direnen artean: Harkaitz Cano, Izarne Cardaba, Jokin Gorozika, Edu Lartzaguren eta Iñigo Roque. (Xerezade artxibozainekin batera, noski: Saioa Gabikagogeaskoa, Jasone Larrinaga eta Ana Morales).
Beraz, literatura entzuteko aukera ez baduzue galdu nahi, badakizue, liburutegiko hemerotekan, urtarrilaren 9an arratsaldeko sei t´erdietan (18:30)
(info + Xerezaderen artxiboan)
Eguneraketa (2014-01-13)
Saioko argazkiak Flickren
0 comentarios: to “ Literatura entzuteko aukera Xerezaderen Artxiboren eskutik ”
Post a Comment