Hainbeste aldiz engainatu naute. Zer inporta du beste behin gertatzeak? Autoengainuaz aparte.
Askoren meritu bakarra, beren porroten ostean bizirik irautea da, esan ohi da. Iraintzeko asmoz. Irain bat den, ez nago hain seguru. Bizirik irauteaz haratago, zer dago?
—Zer ezkutatzen da zure normaltasun itxuraren azpitik?
—Nork bere gezurrak sinesten dituen adinera iritsi den gizaseme bat. Baina beroriek kontatzeaz aspertu dena.
Zintzoen saldoan, Jon Alonso
Sei bat urte ostean Jon Alonsok Camembert helburu saiakera-nobelako Enekoitz Ramirez, Lanbas, ekartzen du berriro irakurlearengana gizarte ikuspegia zein desorekatua egon daiteken erakusteko.
Honen inguruan (eta bururatzen zaizuen beste edozertaz) egingo dugu berba liburutegiko hemerotekan azaroaren 20an, arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).
Irakurtzeko gogoa pizteko, Armiarma webgunean liburuari buruz bildutako kritikak edo egileari Berrian egin zioten elkarrizketa.
Hari berria zabaldu da literatura foroan baita ere.
(Aurreko bileran holakorik esan bazen ere, liburuaren azalean odola eta sagarrak ere agertzea kasualitate hutsa baino ez da izan)
0 comentarios: to “ Zintzoen saldoan, Jon Alonso irakurle klubean ”
Post a Comment