Defentsa lanak egin ditudan zazpiehunetik gora prozesu penalei buruz idazten dut. Baina, berez, gizakiaz idazten dut, bere hutsegiteez, bere erruaz eta bere handitasunaz.
Zinpekoen auzitegi bateko epaile lehendakaria izan nuen osaba bat. Auzitegi horiek biziaren kontrako delituez arduratzen dira; hilketak eta. Guk ulertzeko moduko istorioak kontatzen zizkigun, txikiak ginela. Beti esaldi berarekin hasten zen: "Gauza gehienak konplikatuak dira, eta errua ere halakoxea da".
Arrazoi zuen. Gauzen atzetik goaz lasterka, baina gu baino azkarragoak dira eta, azkenean, ezin ditugu harrapatu.
Krimenak, Ferdinand von Schirach
Ferdinand von Schirach abokatua da Berlinen eta oso kasu entzutetsuetan hartu du parte defentsa lanetan.
Kasu hauetariko batzuk aukeraturik, egitik zatia handia eta Alemanian oso arrakastatsua izan den kontakizun bilduma sortu du. Krimenak da bilduma horren lehen alea (bigarrena; Schuld ("Errua") gazteleraz baino ez dago eskuragarri liburutegian, momentuz).
Benetazkoak izan diren gertaera ilunen kontatzeak kazetaritzan soka luzea izan badu ere (El Caso berripapera dugu adibiderik ezagunena) literatura munduan ezinezkoa da Truman Capotek idatzitako Odol hotzean ez-fikziozko eleberria saihestea. Baina Capotek, Clutter familiaren hilketen istorioa, ahalik eta egiaren galbahe xehenetik pasatzen saiatu bazen ere (nahiz eta, egi-egia zehazten ez zela adierazi bezain zorrotza izan (gazt.) zabaldu den oraintsu) Schirachek beste modu batera aurkezten dizkigu bai pertsonaiak bai gertakizunak.
Narrazio literariotik baino epaiketetako dokumentazioarena gehiago duen estiloarekin, krimenera heltzeko ez dagoela bide bakarra erakusten digu. Baita bide horretatik edonor ibili daitekela adierazi ere. Eta kontakizunok irakurtzeko errez suertatu balitezke ere (estiloagatik, bestela nahiko gordina denik ere badago eta) argi uzten digu gertakizunak ez direla sarritan uste diren bezain soilak, konplikatuak direla.
Eta hau ez dela sagar bat.
Liburu honi buruz, Armiarmako hemerotekan gorde diren kritikak.
Irakurle batek litforoan hasitako haria.
Ferdinand von Schirachen Krimenak, hilabete honetako irakurketa modura aukeratu zen euskerazko irakurle kluberako eta berari buruz berba egiteko bilduko gara liburutegiko hemerotekan eguazten honetan (urriak 16) arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).
Eritzirik bota edo entzuteko gogorik baldin baduzu, etortzera gonbidatuta zaude.
Eguneraketa (2013-10-21)
Bileran gutxi gorabehera hitz egin zenekoari buruzko dokumentua.
0 comentarios: to “ Krimenak, Ferdinand von Schirach irakurle klubean ”
Post a Comment