Aurtengo kurtsoan euskeraz argitaratutako liburuen inguruan irakurle kluba sortzeko asmoa dugu liburutegitik. Bilerak, hilabetero eta hirugarren eguaztenean lirateke, lehenengo solairuan kokatuta dagoen hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).
Lehenengo bilera irailaren hamazortzirako dago programatuta eta Irakurri, hamaika idazki literario irakurtzeari buruz liburua aitzakiatzat harturik irakurtzeari eta antzekoei buruz egingo dugu berba. Hainbat euskal egile ezagun elkarlanean egindako liburua denez, gainera, baliteke autore bakoitza (gutxienez, pixka bat) ezagutzeko aukera eman diezagula eta hurrengo irakurketa proposamenak ere bideratzea.
Liburuari buruz, 111 Akademian utzitako beste irakurleen eritziak.
Beraz, animatzen bazara, badakizu non aurkituko gaituzun, liburutegiko hemerotekan, irailaren 18an arratsaldeko zazpi t´erdietan
Urte amaierarte programaturiko beste liburuak eta datak:
- Krimenak, Ferdinand von Schirach (urriak, 16)
- Zintzoen saldoan, Jon Alonso (azaroak, 20)
0 comentarios: to “ Euskerazko irakurketa kluba ”
Post a Comment