2013-06-05

Liburu azoka Saharako errefuxiatuen alde -- Mercado de libros solidario en Leioa

Bariku eta zapatu honetan (ekainak 7 eta 8) liburutegira dohaintza modura dakarzuezan liburuekaz merkatua antolatzeko asmoa daukagu FATH Leioako Sahararen Aldeko Elkartearekin batera Boulevardean.

Liburutegira dohaintzan ekarritako liburu guztiei prozesu bera ezartzen zaie: lehenik liburutegirako baliagarriak diren aztertu. Errepikaturik baleude, sareko beste liburutegiei zein inguruko zentroei eskaintzen zaie eta, azkenik, merkaturako bildu.

Postua goizeko hamaiketatik arratsaldeko zortziretara bitartean egongo da zabalik (11:00-20:00) eta aleak euro baten zein bitan (egoeraren arabera) salduko dira.

Azokan lortuko den diru guztia Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetara zuzendutako proiektuetara bideratuko da.



Saharako errefuxiatuen aldeko liburu merkatuaren kartela


Este viernes y sábado (7 y 8 de junio) se celebrará un mercado solidario con los libros que habéis donado a la biblioteca. Contaremos con la colaboración de la Asociación Leioa Pro-Sahara FATH y estaremos en el Boulevard de Leioa (Iparragirre) de once de la mañana a ocho de la tarde (11:00-20:00)

Los libros se venderán a uno o dos euros (dependiendo del estado) y los beneficios obtenidos por su venta se dirigirán a proyectos de la FATH en los campamentos de refugiados saharauis en Tinduf.

¡Os esperamos!