Aurrekoren batean esan bezela, asteazken honetan (azaroak, 14) izan genuen Leioako leku-izenak liburuaren aurkezpena liburutegian.
Hainbat leioztar batu ziren deialdira, liburuaren nondik norakoak eta bertoko izenen jatorrien berri izateko gogoz.
Alkatearekin batera, mahaian Xabier Kintana eta Mikel Gorrotxategi izan ziren leku-izenen jatorriak eta bilakaerak azalduz (liburuan batu den informazioaren biltzaile zuzenak izan diren ez Goizaldek ezta Iratxek izan zuten aurkezpenean mahaiaren alde horretan egoteko aukera).
Argitu ziren izenen auzien artean, Leioaren izen ofizialarena (liburuaren lehenengo orrian azaltzen da. Beraz, gaian interesik bazenu, badakizu zer egin) eta Basaezena (erdarara igaro zena Basáñez eran eta gero erdarako forma hori euskeratu egin zena Basañese sortzeraino).
Aurkezpeneko momentu interesgarrienetako bat aipatzearren, publiko artetik Luki ezizenez deitzen ei zuten leioztar baten (alkate izatera ere heldu omen zena) bilobak parte hartu zuenean gertatu zen. Dirudienez nahiko azkarra omen eta horregatik deitzen zuten 'luki' (azeri), hortik eratorria Santsoena parteko Lukitxuena izena. Baina dirudienez, gainera, emakume batekin zebilen abade baten berri zutela garai haietan eta horregatik deitzen omen zutela Udondon zegoen Malabadena etxaldea.
- Aurkezpenaren argazki gehiago Flickren.
- Aurkezpenaren berria Euskaltzaindiako gunean.
0 comentarios: to “ Leioako leku izenen liburuaren aurkezpena ”
Post a Comment