Esku artean duzun lan hau Leioako onomastikaren erakusleihoa da, bertako artxibategi historikoetatik eta herritarren memoriatik jaso ahal izan diren lekukotasunei esker errekuperatu diren izenen altxorra, alegia. Izan ere, hemen ageri diren izen asko izkutatuak zeuden, horietako batzuk denboraren poderioz galdu edo ahaztu izan direlako eta beste batzuk azkenaldi honetan izandako paisaia geografikoaren aldaketak, batik bat, desagerrarazi dituelako.
Andres Iñigo aurkezpenean
Izena duen guztia baldin bada, ulergarria izenak egoki erabiltzearen ardura.
Eta izen horiek eguneroko bizitza garatzen dugun eskenatokia moldatzen baldin badute, hare eta garrantzitsuago bihurtzen dirala.
Hori dela eta, herriko toponimia ikertzeko beka baten deialdia zabaldu zuen Euskera Zerbitzuak 2006. urtean. Eta ikerkuntza horretatik sortu zen informazio guztia bilduz, Udala eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza dela medio, Leioako leku-izenak liburua sortu da denon gozagarri.
Geolokalizazio garai hauetan, non GPStik aparte kale edo eraikin esanguratsuen bitartez orientatzen garen, interesgarria gertatzen da lehen erreferentetzat erabiltzen ziren baserri, iturri, landa etabarren izenak ezagutzea.
Beraz, liburu ezinbestekoa hobeto ezagutzeko herria dana eta izan dana (desagertutako leku eta baserrien izenak batzen egin den lana azpimarratzekoa da).
Leioako leku-izenak, Mikel Gorrotxaegi, Iratxe Lasa eta Goizalde Ugarte
Info +:
- Aurkezpenaren berria Deian (gazteleraz)
- Liburuari buruz (eta eskuratzeko aukera) Euskaltzaindiako web orrian
Eguneraketa (2012-11-12)
Liburutegian izango dugu liburuaren aurkezpena eguazten honetan (azaroak 14). Arratsaldeko zazpi t´erdietan hemerotekan (egunkariak irakurtzen diren lekuan).
Horren berri eman dute Leioako udal gunean.
Irudia: Vista Parcial (Elexalde) (cc-by-sa GureGipuzkoa)
0 comentarios: to “ Izena duen guztia... ”
Post a Comment