2011-12-03

Zamaontzia, Iñigo Aranbarri

Zamaontzia, Iñigo Aranbarri
Abandonatuta izatearen okerrena ez da bakardadea. Bakardadera ohitu egiten da, oina zapata berrira bezalaxe. Abandonatua izateak duen okerrena inork ahaztu zaituela da. Falta da, hustasuna, baina norbaitena, halakok zu bere bizitzatik egoztea erabaki duelako.



Zamaontzia, Iñigo Aranbarri



Iñigo Aranbarrirekin hizketan Uribe Kostako Irakuzaleen Txokoan

Izenburuko zamaontziak egunak daramatza Abrako bokalean aingura bildu gabe, zorrekin itota, armadoreak bertan behera utzita. Eta ontziarekin batera eskifaia, zor zaien soldata galtzeko arriskua baitute marinelek barkutik irten ezkero.

Irakurlea hainbat abandonuren lekuko egiten duen bere azken eleberriaz jardun zuen Iñigo Aranbarrik Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan.

Izan ere, barkua eta marinelen abandonuaz aparte, laguntzera hurbilduko zaizkien nobelako protagonistena ere ezagutuko baitugu. Benetako gurasoak bere bizitzaren azken urteetan baino ezagutuko ez dituen agurearena, amaren gaixotasunak eta aitaren bizitza profesionalak narratzailea den neskarengan eragindakoak, arazo burokratikoak bide direla sortutakoak... Eta dena oso era zaindu eta aberatsean aurkeztuta (Iñigok berak azpimarratu zuen almazena betetzea-ren garrantzia, euskalki edo hizkera bakar batera ez mugatzearen ardura).

Zamaontziko marinelen atzerritartasunak gainera, beste puntu bat jorratzeko aukera eman zuen solasaldian, arrotzenganako dagoen mesfidantza. Trama garatzerakoan irakurleari erraztasun gehiegirik ez ematea deliberatu duen autoreak, fenomeno hau auzo txiki baten ikuspegitik oraindik argiago azalduko zelakoan, gertaerak pertsonaien inguru hurbilera mugatu zuela komentatu zigun, estrapolazio zabalagoak norberak atera ditzan. Kontu hauekin erlazionatuta Hugo Clausek belgiar gizarteari buruz idatzitakoak irakurtzea gomendatu zigun.

Aholkua: Arrantza eta arrantzaleen munduan eta hizkeran sakontzeko Eneko Barrutiaren hiztegia


Erlazionatuta:



Irudia: Egizu Getxo (cc-by) Argazki gehiago

0 comentarios: to “ Zamaontzia, Iñigo Aranbarri