Gartxot, XII. mendean Pirinio nafarra aldean kantatzen zuen bardoa (abeslaria) zen. Orreagako fraideek begietan hartuta zeukaten, alde batetik, euskeraz abesten zuelako eta, bestetik, bere semearen ahots miragarriaz gozatzera galarazi zielako Itzaltzura eroanez. Gauzak horrela, abadeek merioarengana (erregearen ordezkaria) jo zuten Gartxotek bere semea abadiara itzul zezan baina bardoak semea hiltzea aukeratu zuen fraideei itzultzea baino (informazio gehiago Wikipedian edo Gartxot ekimenaren blogean).
Arturo Campiónek ezagutzera emandako kondaira honek (liburutegian eskuragarri, gazteleraz bada ere) hainbat sormen-lan bultzatu ditu. Besteak beste, Benito Lertxundiren Altabizkar/ Itzaltzuko bardoari edo Absurdek Jokinekin batera sortutako Gartxot komikia.
Oraingoan, beste lan baten berri emotera gatozkizue. Izan ere, gaur bertan estreinatzen bait da Gartxot. Konkista aitzinako konkista filma.
Euskerazko pelikulek pantailetan zein gitxi irauten duten kontutan izanik lehen bait lehen joan zaitezten gomendatzen dizuegu (leku hauetan ikusgai).
Gogoratu, gainera, Getxon Komiki azokara ospatzen dela hurrengo asteburuan. Plan ederra zineaz eta komikiekaz gozatzeko.
Irudia: Gartxot7 (copyright Gartxot)
2011-11-18
Ahots ederraren madarikazioa
Egilea
Kultur Leioa Liburutegia
los
9:36 AM
Etiquetas: Gomendioak - Recomendaciones
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
0 comentarios: to “ Ahots ederraren madarikazioa ”
Post a Comment