Hainbat urte behar izan ditugu marrazki bizidunetara ohitzeko. Lan horrekin hasi zenean, Walt Disney konturatu zen Edurne Zuriko pertsonaien elkarrizketak eta ezpainen mugimenduak sinkronizatzea oso zaila zela. Ahoaren mugimenduak hitzekin ondo sinkronizatuta zeudenean, ikusleek uste zuten mugimendua ikusi ondoren entzuten zela hitza. Itxura denez, irudiekin burmunia nahastu-edo egiten zen eta, ondorioz, denboraren oharpena aldatu egiten zen. Walt Disney arazoaz kontura zen eta hitzak eta irudiak guztiz sinkronizatu barik ipini zituen, hitzak irudiak baino apur bat lehenago jarrita. Horrek ikusleei lagundu egin zien; mundu guztia geratu zen pozik eta filma sinkronizatuta zegoela zirudien, nahiz eta errealitatean hitzak eta irudiak guztiz sinkronizatu barik egon. Baina publiko modernoak marrazki bizidunen memea ikasi du; eta ondorioz, Walt Disneyren klasikoak gaizki sinkronizatuta daudela uste dugu orain, baina lehengotik alderantziz.
Ogi xerra zergatik erortzen den beti gurinaren aldetik, Murphyren legearen zientzia ezkutua, Richard Robinson
0 comentarios: to “ Liburu usikadak -- Mordiscos de libro ”
Post a Comment