2010-11-29

Abenduak 3, Euskararen eguna



Gabonilaren hiruan ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta hainbat ekitaldi prestatu dira Leioan.


Harkaitz Cano etorriko da (berriro) Kultur Leioara Zinea, literatura eta telebista hitzaldia ematera. Arratsaldeko zazpiretan (19:00) laugarren solairuko prentsa aretoan (gaztelerazko literatur solasaldiak ospatzen diren aretoa, hain zuzen)

Bestetik, liburutegiko txikitxoenek (5-9 urte tartekoak) hitzordua dute bihar (Azaroak 30) Maite Arrese ipuin kontalariarekin. Arratsaldeko seiretan izango da (18:00) Haur Gazte Liburutegian. Beste saioetan bezala, izena aurretik emon dezazuela eskertuko genizueke, baina arazorik ez izena eman barik baldin bazatozte ere, denontzako lekua izango da eta.

Eguaztenean, Jon Urrazak bere antzezlana Bestela ondo... ezta? aurkeztuko digu Mastitxu Euskaltegian arratsaldeko zazpiretan (19:00)

Hurrengo egunean (Abenduak 2an) Euskararen Eguna Kandelazubieta kiroldegian ospatuko da arratsaldeko seiretatik aurrera. Tor magoaren saioa eta ostean dantzaldia Erdizka Lauetan (nahiz eta errore mezua emon, beherantza darrai guneak eta han dituzte argazkiak eta bideoak) dantza taldeagaz. Gerorako mokadutxoren bat ere egon litekenaren zaratea entzun dogu, baina hori ziurtatzeko bertoratu egin beharko dozu.

Azkenik, abenduaren 3an bertan, Peru Abarka liburuaren jendaurreko irakurketa izango da (Kultur Leioako prentsa aretoan) eguerdiko hamabietan.

Honetaz danataz aparte, asteburu osoan emango diren zine emanaldiak euskeraz izango dira baita ere: Midas erregearen altxorra (umeentzako) eta Izarren argia (helduentzako).


(Peru Abarkaren azalaren irudia Garaigoittiko Orakulutik hartua)


0 comentarios: to “ Abenduak 3, Euskararen eguna