2010-10-18

V. Liburujatun edizioa martxan da

Aurtengo Liburujatun jokoan, aukeratuko diren liburu-hautaketa zuen eskutik igarotzen da. Hau da, aurten zuek aukera ditzakezuela hautatuko diren liburuak.


Zuen iradokizunak helarazteko hainbat bide izango dituzue eskura:

  • Liburutegiko erakusmahaietan aurkituko dituzen txarteltxoak betez eta postontzietan utziz (irudian ikusi daiteken modura)
  • Iradokizuna fitxategi honetan (PDF idazgarria) idatziz eta liburutegira korreoz bidaliz (behekaldean agertzen den helbide elektronikora) Eskertuko genizueke"Liburujatunerako iradokizunak" edo antzeko zeozer jarriko bazenute mezuaren gaian.
  • Liburutegiko edozein langileri iradokizuna zuzenean luzatuz.


Urtarrilean, lehiaketarako hautatu diren liburuen izenak eta itaunak argitaratuko ditugu.

Beste guztia, aurreko urteetako martxan izango da. Liburu bakoitzeko sei galdera botako dira (horietariko bat liburuari buruzko iritzia eskatzeko) zeinetatik lau erantzun beharko dituzue zuzen apirilaren 8a baino lehen. Data honen ostean apirilaren 23an (Liburuaren Nazioarteko Eguna) ospatuko den zozketan parte hartzera onartuak izan diren lehiakideen zerrenda argitaratuko da, bai liburutegiko blogean zein solairu bakoitzeko iragarki-tauletan.

Zuen iradokizunen zain gauzkazue, beraz.