Dagoeneko argitaratu dira urrian proposatu zintuztegun bost liburuen itaunak.
Gutxienez liburu bakoitzeko itaunen erdia erantzun beharko duzue zuzen apirilaren 23an izango den sari zozketan parte hartzeko (sariok gogoraraztearren: Bi pertsonentzako afaria Artaza Jatetxean eta Elkar megadendetan xahutzeko 50 euroko 6 bale eta gaztelerazko kategorian ere parte hartuz gero Kultur Leioako Lagun txartela urte batez)
Martxoaren 26rarte duzue erantzunak bidaltzeko (liburutegiko erakusmahaian zuzenean zein e-postatik liburutegia [a bildua] leioa.net helbidera Liburujatun jokorako dela zehaztuz mezuaren gaian) Erantzunetan, zuen datu guztiak jarri, mesedez (izena, abizenak, helbidea, udalerria, telefonoa, NAN-a eta jaiotze data)
Itaunak:
Kometa ehiztaria / Khaled Hosseini
- Nola "hil" zen Hassanen ama?
- Zein izan zan 1974. urteko gabonetan Hassani egin zioten oparia?
- Zein urtarotan hegarazten zitutzen kometak?
- Nola saldu zuen Amirrek Hassan kometak ehizatu zuten egun hartan?
- Zer eskatu zion Asseffek Amirri Sohraben truke?
- Zer egin zuen Sohrabek Amirrek agian umezurtz-etxera itzuli beharko zuela esan zionean?
Berandu da gelditzeko / Unai Iturriaga
- Nongoa zen Mikel?
- Zenbat taldekide zituen Zuria Beltz musika taldeak?
- Zer ikusi zuen Mikelek Santutxun Otxarkoagako elkarrizketatik bueltan etorri eta gero?
- Noren hitzaldia entzutera joan ziren Dionisos eta Mikel Likinianora?
- Zertarako nahi zuen Dionisos Star pistola zaharra?
- Zer eskatu zion Jokinek (Anen lehengusuak) Mikeli soldata kobratu zuen egunean topo egin zutenean?
Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez
- Zein zan amuma Rosaren afaririk gogokoena?
- Nor zan John Sebastian Navarre eta zertara joan zan Nebraskara?
- Zein izan zan Eliasen lanbidea?
- Zer gertatzen zen Martinek munduko hainbat hiritan eginiko hamaika argazkitan?
- Nori zuzenduak ziren Eliasek idatzitako mila eta bat postalak?
- Nola hil zen Sara, Noraren ama?
Aulki jokoa / Uxue Alberdi
- Teresan ama Artzapera joian gizonarentzako kaltzerdiak jostera, baina erabiltzen zuen haria oso kiribila eta erabilia zen. Ba al dakizu zergatik?
- Zerk ezberdintzen zuen lehengo zaharren eta gaur egungo gazteen arteko zilborrak?
- Zergatik lortzen zuen Eutimiok hainbeste denbora igarotzea portuko urpean?
- Zertarako erabiltzen zuten arrantzaleek berakatz atala poltsikoan?
- Zergatik fusilatu zuten txurreroa?
- Zergatik igotzen zen Martiña egurrezko aulkitxora dendan saltzaile zegoenean?
Eztia eta ozpina / Patxi Zubizarreta
- Noren pausuei jarraituz heldu nahi du Parisera Selim protagonistak?
- Selim Marrakexen bizargin baten etxean zegoen apopilo, eta bizargin horrek seme bakarra zuen, Mahjubi izenekoa. Zer gertaera lazgarri gertatzen da Mahjubierekin Selim euren etxean dagoen bitartean?
- Zer egiten du Selim protagonistak, Utmarren laguntzaz, Gasteizen dagoenean, Estherren arreta erakartzeko?
- Liburuaren bigarren ataleko narratzailea ez da Selim. Nor da narratzailea hortik aurrera?
- Eta azken kapituluan, "Bidasoako paterak" izenekoan (Gibel solasa alde batera utzita) ikuspuntua berriz aldatzen da. Nola kontatzen dira gertaerak azken kapitulu horretan?
- Pariseraino heltzea lortzen du Selimek?
Gaztelarazko liburuen itaunak
Leihaketari buruz gehiago jakin nahi baduzu, Liburujatuneko oinarriak (pdf, 850 KB) kontsulta zenitzake.
Beno, ba animo ta zorte on!
0 comentarios: to “ Liburujatuneko itaunak ”
Post a Comment