2010-01-29

Karmele Jaiorekin Algortan

Leiho ondoan ematen du eguna Elenak, kalera begira, munduan egin beharrekoak eginda dituelakoan. Seme-alabek Ekuadorreko neska bat ekarri diote, etxeko lanetan laguntzeko eta etxetik ateratzera animatzeko. Elenak, baina, bertan geratu nahi du, bere oroitzapenei atxikia.

Maitasuna eta gorrotoa, adiskidetasuna eta zeloak, bizinahia eta etsipena... Sentimenduen nobela da Karmele Jaioren bigarren eleberri hau, pertsonaien nortasuna fintasunez deskribatzen duena eta, oroz gain, bizitza den sinfonia erraldoiaren handitasuna azpimarratzen duena, bere gazi-gozo eta kontraesan guztiekin.
(edit. promo.)



Atzo Karmele Jaiogaz egon ginen Uribe Kostako irakurzale txokoak antolaturiko bileran, bere azken liburuaz (Musika airean) hitzegiten.

Amaren eskuak gustatu bazitzaizun, biziki gomendatzen dizugu bestela ere oso gomendagarria den eleberri hau irakur dezazun, bertan aurkituko bait dituzu han erabiltzen ziren gai eta estilo zuzena.

Gaiaren aldetik hemen ere esaten ez denak, esan (edo abestu) egiten dena baino garrantzi gehiago hartzen duelako. Minak sakonean gordetzen dituen pertsonaia aurkezten digu Karmelek eta Simone de Beauvoiren zita bat eman zigun; pertsona zoriontsuek ez dutela kontatzeko istoriorik dioena, hain zuzen.

Eta estiloaren aldetik, ezaguna egiten zaigun harira joateko joera darabilelako oraingo honetan ere. Bere kazetari lanbideari egotzi zion joera hau, baina baliteke ipuingintzagatik sentitzen duen erakarmenak (Iparrameriketako 50etako hamarkadako ipuingileei zehazkiago: Carver, Cheever) zerikusi handia eukitea sobran dauden hitzetatik ihesi dabilen estilo honetan.

Karmele Jaiok idatzita eta liburutegian aurkitu zenezaken beste libururen batzu: Hamabost zauri, Zu bezain ahul



3 comentarios: to “ Karmele Jaiorekin Algortan

  • Anonymous
    1:49 AM  

    Barkatu baina ez dakit euskaraz hitz egin eta hau ez da blogako buruz baino liburutegiko buruz, hori da gustatuko naiz liburutegia larunbatean zabala egon. :)

  • Kultur Leioa Liburutegia
    7:03 PM  

    Arratsaldeon,

    ez badugu txarto ulertu, liburutegia larunbatetan ere zabaldu daitela eskatzen duzu?

    Eskaria zuzendaritzara bidaliko dugu, baina momentuz, asteburuetan zabalik aurkitu zenezakeen liburutegiko zerbitzu bakarra postontziarena da.

    Eskaera eraginkorragoa izan daiten, udaletxeko erregistrotik egin dezazun gomendatzen dizugu.

  • EGIZU GETXO EUSKALDUN Elkartea
    1:13 PM  

    Egun on, Leioako lagunak, Karmelerena oso polita izan zen :)

    Eta otsailaren 25ean hurrengo hitzordua prestatzen ari gara Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. Iñaki Frieraren "Zureak egin du" eleberriaz berba egingo dugu datorren ostegunean 20:00etan Algortako Aldai Patronatuan. Denok gonbidatuta zaudete. Ondo segi!