Orain dela gutxi heldun zitzaigun informazio eskaera bati erantzunez, Amerikar Gerra Zibilari buruzko liburuen aukeraketa bat sortu genuen. Agian interesgarria gertatu litzaizuekelakoan hona hemen gomendioen zerrenda:
- Shaara, Michael: Ángeles asesinos. Pulitzer saria, Gettysburgeko batailaren deskribapena askorentzako gerra-libururik onenetarikoan. Bertotik Gettysburg filma ere atera zen.
- Shaara, Jeff: Dioses y generales. Bere aitaren obra luzatzea eskatu zioten autore honi eta kritika txundituta utzi zuen trilogia honekin (beste aleak The last full measure eta Gone for soldiers, oraindik ez dira gaztelerara itzuli) Honek be izen bereko pelikula deko (Gods and generals).
- Doctorow, E. L.: La gran marcha. Penn/Faulkner eta Ciudad de Zaragoza sariak. Guda kontuetatik aparte, Doctorowek nahiago izan du begirada gerrak pertsonengan izan zuen kaltean paratzea. Hau ere oso gomendagarria
- Frazier, Charles: Monte Frío. Gerra Zibila amaitu osteko amodiozko historia. Izen bereko filma ere badago: Cold Mountain.
- Gurganus, Allan: La última viuda de la Confederación lo cuenta todo. Gerra ez da amaitu Konfederazioko azken soldadua hil arte, edo hori dio behintzat bakar-hizketa honen ekoizle den alargunak.
- Jakes, John: Norte y Sur. Klasiko bat. Telesail bat ere egin zen obra mardul (ale bi) honetatik abiatuta.
- Crane, Stephen: El rojo emblema del valor. Gazte literaturan kokatua, pertsonaiaren bilakaera aurkezten digu.
- Yerby, Frank: El capitán rebelde. Liburu honetan, gerraren gaia ere apur bat soslaitua geratzen da, baina nahiko gomendagarria da.
- Mitchell, Margaret: Lo que el viento se llevó. Plaza & Janés. Pulitzer saria. Aski ospetsua baita izen bereko pelikula (Gone with the wind). Jarraipenek Scarlett (Alexandra Ripleyk idatzia) eta Rhet Butler (Donald McCaigen eskutik) ez omen dute eleberriaren maila lortzen.
- Willis, Connie: Los sueños de Lincoln. John W. Cambell Memorial saria. Liburu honetan autoreari hainbeste gustatzen zaizkion denbora bidaiak agertzen zaizkigu gerran parte hartu zuten pertsonia esanguratsuenak aurkezteko.
0 comentarios: to “ Amerikar Gerra Zibilari buruzko obrak ”
Post a Comment