Hilabete honetan proposatutako liburuen artean, honako hau aukeratu da:
Entre los libros propuestos este mes, se ha elegido:
Zazpi etxe Frantzian, Bernardo Atxaga.
(También en castellano: Siete casas en Francia)
Atxagaren lan berri hau eten bat da idazlearen ibileran, testu harrigarria alde askotatik, Atxagari orain arte idatzi diogunarekin alderatuta, erabat ezberdina. Chrysostome Liège Afrikako bihotzera egiten duen bidaiarekin hasten da. Leopold erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratatua, munduko azken-azkeneko lekura doa. Baina dirudienez, bada oraindik barrurago dagoen postu militarrik...
Bernardo Atxaga (benetako izenez Jose Irazu Garmendia), gaur egungo euskal literaturan idazlerik ezagunenetarikoa da.
1977an, idaztetik bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana laga zuen. 1980an, berriz, Bartzelonara joan zen filosofia-ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli eta 1989an Espainiako Narratiba Sari Nazionala erdietsi zuen Obabakoak liburuarekin. Eleberriez gain, poesia, saiakera eta antzerkia ere landu ditu eta Haur eta Gazteentzako literatura ere bai.
Liburutegian, beste batzuen artean, hauek ere aurki zenitzake: Ziutateaz, Bi Anai, Behi euskaldun baten memoriak, Gizona bere bakardadean, Zeru Horiek, Sara izeneko gizona, Soinujolearen semea.
Gomendatutako beste liburu batzuk / Otros libros recomendados:
- La ropa que vestimos / Linda Grant
- El contador de historias / Rabih Alameddine
- Indignación / Philip Roth
- El rumor del oleaje / Yukio Mishima
- El frío modifica la trayectoria de los peces / Pierre Szalowski
0 comentarios: to “ Apirileko hilabeteko liburua: Zazpi etxe Frantzian, Bernardo Atxaga ”
Post a Comment