El libro elegido este mes de entre los seleccionados por nuestros/as lectores/as ha resultado ser Amaren eskuak de Karmele Jaio.
Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arreta; istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik.
Amaren historia ezkutuak jakingo ditu Nereak erietxean, eta horren haritik ohartuko da zenbaiteraino izan daitezkeen ezezagunak geure ondoan dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbaiteraino izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizimoduak asko aldatu.
Bizinahiaren aldeko aldarrikapena dakarkigu eleberri eder eta hunkigarri honak, bazter guztiak zipriztintzen eta blaitzen dituen itsasoaren enbatak bezala.
![](http://photos1.blogger.com/blogger/172/2335/320/karmelejaio2.jpg)
Literaturaren arloan zenbait ipuin-lehiaketa irabazi ditu, hoien artean VII Igartza Saria (2004); idazle berrientzako beka honi esker Amaren eskuak bere bigarren lana idatzi zuen. Nobela honetan urte batez murgilduta egon ondoren, ipuinak idazteari lotu zaio berriro.
Liburutegian ere, berak idatzitako Hamabost zauri ipuin bilduma aurki zenezake
0 comentarios: to “ Hilabeteko liburua, 2006ko uztaila. ”
Post a Comment