Gaur, urriak 20 dituenean ezagutzera eman dituzte 2021eko Euskadi Literatura sari guztiak. Euskarari dagokionez honako hauek ditugu:
Argiantza, Pello Lizarralde (literatura)
1982ko irailean gaude eta Ramon Beitia, hainbat zine areto bere ardurapean dituen gerentea, ikuskatze lanetan murgildu da. Irabaziak beheraka ari ziren, eta nagusi gazteak, iritsi berria aitak utzi ziona gobernatzera, kontuak baino ez ditu buruan. Lotsa gutxi eta eskrupulu gutxiagoko horri negozaioaren gordina azaldu beharrean da gerentea.
Xabier Lete: aberriaren poeta kantaria, Alex Gurrutxaga (saiakera)
Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzen dituela uste duenak ezagutzen ez zuen informazio asko eta sorpresa ugari jasoko du, eta Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa gutxiago ezagutzen dituenak, aldiz, bertan bilatuko du euskal olerkigintzaren mugarri argienetako baten ibilbide publiko zein pribatuagora hurbiltzeko zurubia.
Haltzaren muinoa, Anjel Lertxundi eta Antton Olariaga (Haur Gazte literatura)
Arbola bera mintzo zaigu, bera bizi den muinotik ikusten eta entzuten dituenak kontatuz, landa-ingurune bateko bizimodu lasai, gorabehera gutxikoa. Egun batean, baina, uholde izugarri batek errotik aterako du zuhaitza, eta ibaian behera eraman. Urak, bere herioan, beste hainbat gauzaki eta izaki daramatza, eta haltzak, larriturik eta izuturik, horren guztiaren berri ematen digu, itsasora bidean doazela,
Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak, Irene Solá eta Joxan Elosegi (literatura itzulpena)
Pirinioetan bizi –eta hiltzen, edo hilik bizi– dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak mintzo zaizkigu. (Liburu hau
#LeoAutorasOct ekimenean ere gomendatu genuen)
(Berria EITBren gunean)
------------------------------
Hoy, 20 de octubre, se han dado a conocer los Premios Euskadi de Literatura 2021 que faltaban por saber. Los premios en castellano han sido:
Los últimos románticos, Txani Rodríguez (literatura)
La vida de Irune transcurre entre su casa y la fábrica de papel en la que trabaja, en un pueblo industrial cerca de Bilbao. Insegura, algo maniática e hipocondríaca, esta mujer es capaz de enfrentarse al mundo cuando cree que debe hacerlo, e intenta vivir de acuerdo con unos valores que la sociedad parece haber olvidado. (Tendremos a la autora en la reunión de noviembre de las tertulias literarias)
Las grietas de América, Mikel Reparaz (ensayo)
Doscientos cincuenta kilómetros, apenas tres horas por carretera, es la distancia que separa dos tumbas: una en Baltimore y la otra en Charlottesville. Freddie, un joven negro del barrio más pobre de Baltimore, muere a manos de la policía un año y medio antes de la llegada de Donald Trump al poder. Meses después de su toma de posesión, cientos de supremacistas blancos marchan con antorchas por las calles de Charlottesville y Heather es asesinada por un neonazi.
Transparentes: historias del exilio colombiano, Javier de Isusi (ilustración de obra literaria)
Transparentes recoge la experiencia del exilio colombiano derivado del conflicto armado interno de más de cincuenta años, el más antiguo de América Latina. Las historias que Javier de Isusi cuenta reproducen parte de la escucha llevada a cabo por la Comisión de la Verdad de Colombia e incide en muchas de las inquietudes que han acompañado en su trayectoria a Javier de Isusi.
(La noticia en EITB.eus)
0 comentarios: to “ Euskadi sariak 2021 ”
Post a Comment