2015-02-04

III. ArgIHIzkiak literatura-lehiaketaren erakusketa

Argihizkiak lehiaketako kartela eraldatuta


ArgiHizkiak, argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa bat da. Egizu eta UK aldizkariak (orain Hiruka proiektu berrian) hamar argazki proposatzen dituzte eta beraien inguruko testuak bidaltzea eskatzen dute sms, whatsapp edo posta elektronikoa erabiliz (argihizkiak lehiaketaren argazkiak eta oinarriak).

Liburutegian  ikusgai izango dituzue lehiaketaren emaitzak gaurtik (otsailak 4) otsailaren 24ra arte.

Animatu zaitezte hemerotekatik pasatzera.