2013-01-10

Liburu usikadak -- Mordiscos de libro


Txakur ingelesak, Lutxo Egia

Deskatalogatzearen ondoren, liburu-denda pare batera sartu nintzen adiskidearen aleren bat aurkitzeko itxaropenarekin. Ez nuen bakar bat ere ikusi. Bidebarrietako Liburutegira joan nintzen. Jakin banekien han bazeudela bi edo hiru liburu. Ordenadorean ez zitzaidan ezer agertu. Usaina hartu nion. Belaustegi deitura ere ez zen udal-liburutegien sarean azaltzen. Fitxa bat bete nuen. Liburuzainak, ordea, ez zuen signaturarik gabeko fitxa onartu.

   — Begiratu, mesedez, katalogo digitalean.
   — Ez dago.
   — Orduan ez daukagu udal-fondoetan.
   — Orain dela aste batzuk bazegoen. Bai eta autore beraren beste bi izenburu ere.
   — Bai arraroa.
   — Izan liteke zuek kendu izana? Hau da, liburuzainek, burokratek edo dena delakoek ezabatua, Wikipedian bezala?
   — Zuzendariari idatzi behar zenioke. Hark argituko dizu.
   — Barkatu, bada hemen orri zuritzerik?
   — Zer?

Alde egin nuen liburutegitik. Kontrabiografoak aurrea hartua zidan beste behin.


Txakur ingelesak, Lutxo Egia