2009ko abenduko liburu berriak -- Novedades de diciembre 2009
Abenduko liburu berrien boletina kontsultatu nahi baduzu, klikatu hemen (pdf artxiboa, 917 KB)
Zure korreora hilabetero hel dadin nahi izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:
Si quieres consultar el boletín de novedades de diciembre, pincha aquí (archivo pdf, 917 KB)
Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:
2009ko Abendua - Diciembre 2009
Liburutegiko arriskuak
El Faro de Leioatik, liburutegiko pertsonala kudeatzeko egiten diguten proposamena.
Desde El Faro de Leioa nos proponen este corto relacionado con las bibliotecas
Donostiako Udal Liburutegien sarearen bloga
Pasadan astean Eibarko liburutegiko blogaz hitzegin bagenizuen, oraingoan Donostiako Udal Liburutegien Sareak sortutakoarekin gatozkizue. Blog honen argitalpen berriak, behealdeko "Beste liburutegien blogak" sailean ere aurkituko dituzue.
Helbidea: Donostiako Udal Liburutegien Sarea
Si la semana pasada os comentábamos el descubrimiento del blog de la Biblioteca de Eibar, ahora os presentamos un nuevo blog, el de la Red de Bibliotecas Municipales de Donostia. Las actualizaciones de este nuevo blog aparecerán también en el apartado de "Blogs de otras bibliotecas".
Enlace: Red de Bibliotecas Municipales de Donostia
Eibarko liburutegiak bloga estreinatu du
Eibarko Juan San Martin liburutegiak blog berria gehitu dio bere webguneari.
Egia esan, ez da berri-berria, irailetik bait daude bloga berritzen, baina gaur arte ez gara konturatu. Hemendik aurrera, behealdean dagoen Beste liburutegien blogak atalean aurkituko dituzue blogean argitaratuko dituzten mezu berriak.
Lotura: Juan San Martin Liburutegia
La Biblioteca Juan San Martin de Eibar estrena blog (en realidad llevan actualizándolo desde septiembre de este año) que añade a su página web.
A partir de ahora, podréis consultar sus actualizaciones en la sección Blogs de otras bibliotecas en la barra lateral.
Enlace: Biblioteca Juan San Martin
Haizeak abestuko du nire istorioa
Behar zaituenari lagun egiozu, bera lagundu ezkero zuk ere irabazi egingo duzu eta. Denek partekatzen dugu lurra eta horrek anaiak bihurtzen gaitu.
Liburutegiko bazkide eta Leioako auzotar den Juan Iturbek, Euskal Herriko Unibertsitate % 0.7 Elkartasun Fondoak antolatutako kontakizun laburren saria irabazi du Haizeak abestuko du nire istorioa kontakizunarekin (ez aequo Marta Gaztañagaren Aulkia eta itsua kontakizunarekin)
Kontakizuna irakurri nahi baduzu, klikatu hemen (pdf)

Nuestro vecino Juan Iturbe acaba de ganar el premio de relato breve organizado por el Fondo de Solidaridad 0.7 % de la Universidad del País Vasco con su relato Haizeak abestuko du nire istorioa (el premio lo ha ganado ex aequo con el relato Aulkia eta itsua presentado por Marta Gaztañaga).
Si quieres leer esta historia (en euskera) en la que se entrelazan las historias de dos de los "busca-caminos" de una tribu ofreciéndonos una bella parábola de la solidaridad como método para vencer los obstáculos, pincha aquí (pdf)
Etiquetas: Bertokoa - Local
Postontzi berria -- Nuevo buzón
Postontzia jarri berri dugu Kultur Leioa eraikinaren sarreran liburutegia itxita dagoenean liburuak bertan itzul ditzazuen.
Erabilera erraza du; goikaldean duen heldulekua beherantz tiretu eta agertzen diren errodamenduetatik bultzatu ezazu liburuak (banan banan, presa barik) barrura. Goizean batuko ditugu eta sisteman itzuliak bezala markatu.
Beraz, gaurtik aurrera liburuak gauetan, asteburuetan zein jaiegunetan itzul zenitzake. Orain ez duzue aitzakiarik liburuak epez kanpo itzultzeko ;)
Hemos instalado un buzón de recogida de libros a la entrada del edificio para que podáis devolver los préstamos cuando la biblioteca esté cerrada (por las noches, fines de semana y días de fiesta)
Basta con tirar hacia abajo la pestaña del buzón y luego empujar los libros por los rodamientos hacia adentro. Los recogeremos a la mañana siguiente y daremos su devolución por buena en el sistema.
Unai Elorriagarekin Algortan
Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak antolaturiko bileran, Unai Elorriagak bere azken eleberriari buruzko argibideak eman zizkigun.
Idatzia izan baino lehenago amaiera esaldia ("Erlojua dauka, ama...") zuen nobela honek, lan handia eman dio autoreari. Hiru bat urte izan dira, bitartean buruko gaixotasunetaz arduratzen den Algortako Argia Fundazioan ere bolondres ibili delarik eskizofreniari buruzko bere dokumentazioa sakondu nahian.
Izan ere, liburuaren gakoa eskizofrenian datza. Diktadura garratz batetik irtendako herri baten eskizofrenia kolektiboan eta, batez ere, eleberriaren ardatza den pertsonai baten eskizofrenia indibidualan.
Gizartean betidanik portzentai tinko batean (ehuneko bataren inguruan dabilena) mantendu den gaixotasun honek, eleberrian agertzen diren hainbat sinboloren azalpena emango digu: erlojuei buruzko obsesioa, katuak (katuek eskizofreniaren birusa kutsa dezaketela mantentzen duen psikiatri teoria ei dago, antza)
Liburuko pertsonaien izenei buruzko azalpenak ere eman zizkigun. Nahiz eta orain arte izaniko hainbat erregimen autoritarioen ezaugarriak batu, Unaik ez zuen nahi irakurleak leku jakin bateko diktaduraren batekin lotu zezala nobelakoa. Horregatik, leku geografiko zehatzen susmorik eman ez zezaten, bereziko arreta jarri zion p
Azkenik, liburuan agertzen diren erretiluko sagarren zergatia ere azaldu zigun. Kirmen Uriberen poemaren batetik ateratako indar handiko irudia da. Baina oso sinbolikotzat har leitekenez eta autoreak ez zuenez ildo horretatik jarraitu nahi (bere aurreko obra osoarekin erabateko haustura adierazi nahi izan du) ba liburuan bertan desagertarazi egiten du sinbolo hau joko metaliterario bihurtuz.
Londres kartoizkoa da, Unai Elorriagarena.
Liburuak atzekaldeko azalean dakarren laburpena:
Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak batera: errepidea eta tren-geltokia. Itxaroten daude, izan ere, uda honetan iritsi beharko lukeen norbaiten zain.
Erabat amaitu ez den diktaduraren ondorengo garai lanbrotsuan, krudelkeriaren oroitzapena jaso eta gorde nahi dute pertsonaiek, beren zauriak behingoz ixteko, tiraniaren zerbitzariek zirrikitu guztiak itxirik dituzten arren.
Berrikuntza osoa eman dio Elorriagak bere obrari, bai gaiaren, bai idazkeraren aldetik, baina bere erroei eutsiz: itxurazko soiltasun guztiz landua, literatur lana erlojuaren doitasuna duen artefaktua ere izatea, gizon-emakumeen beldur eta sentimendu sakonetara heltzeko gaitasuna.
Lotura interesgarriak:
- Egizu Getxo euskaldunek Flickrera igondako argazkiak (hemen jarri dizueguna baino kalidade hobeagokoak)
Ea liburua irakurtzeko gogoa pizten dizuen, merezi du eta
Etiquetas: Gomendioak - Recomendaciones
Sobre las manos de mi madre
Dentro de las Tertulias Literarias que coordina Isa Castillo, ayer tuvimos la visita de Karmele Jaio para comentarnos sus impresiones sobre la primera novela que publicó: Las manos de mi madre.
Se trata de un libro que logró una valoración muy positiva por unanimidad en el grupo (lo cual no es tan fácil) pero Karmele nos contó que, en un principio, lo había ideado casi más como un experimento que otra cosa, pues hasta entonces se había desenvuelto en el mundo del relato. Aún así, este "experimento" le duró un par de años.
Lo que pretendía con esta obra era mostrar dos generaciones. Un punto de partida en el que tenemos a las dos protagonistas en una situación estancada servirá para mostrarnos las diferencias pero, sobre todo, las similitudes de ambas generaciones en la necesidad de cerrar heridas pretéritas para seguir adelante y enfrentarse a la vida con la cabeza alta.
Por un lado, Nerea (la hija) lleva un ritmo de vida frenético que le impide pararse a respirar tranquilamente, mirar a su alrededor y disfrutar de su familia. Por el otro, una enfermedad neuronal degenerativa ha postrado en cama a Luisa, encerrándola en un mutismo cercano a la catatonia. La llegada de Dolores (tía y hermana respectiva de las protagonistas) y el acceder al deseo de su madre de ir al faro desencadenará la conciencia de Nerea de lastres que llevaba arrastrando desde demasiado tiempo atrás.
En la conversación surgieron temas relacionados con los recursos de la memoria. Se mencionó el uso del olor para evocar a la memoria y provocar sensaciones vívidas (el olor de la plancha y la ropa limpia, las manos de ama que olían a jabón y a ajo, el hospital con olor a puré y medicamentos) y también se habló de la importancia de las fotografías que le piden a Nerea que lleve para hacer recordar el pasado a su madre. Una de las participantes comentó la idoneidad de la foto de la cubierta (es la misma en la edición en euskera que en la de castellano) y ante ello, Karmele nos sorprendió comentándonos que se trataba de una foto propia, que en realidad, es su ama la que sale en esa foto y que no le dijo nada a ella hasta que el libro se publicó para darle una sorpresa.
Proyectos futuros? Profesionalmente traducir al castellano sus obras anteriores (parece que la traducción de Hamabost zauri podrá verse en la calle para mediados del año que viene) y en lo personal prepararse para el nacimiento de su segunda criatura (zorionak hemendik!)
Una autora y una obra que nos han dejado un agradable recuerdo entre la gente que componemos las tertulias literarias. ¡Muchas gracias por la visita!
Etiquetas: Ekimenak - Actividades
2009ko azaroako liburu berriak -- Novedades de noviembre 2009
Azaroako liburu berrien boletina kontsultatu nahi baduzu, klikatu hemen (pdf artxiboa, 793 KB)
Zure korreora hilabetero hel dadin nahi izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:
Si quieres consultar el boletín de novedades de noviembre, pincha aquí (archivo pdf, 793 KB)
Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:
2009ko Azaroa - Noviembre 2009



Blog honetara harpidetu 
