2012-04-20

Aurtengo Liburujatuneko erantzun batzuk

Liburujatun 2012ko liburuei buruz bota dituzuen eritzietako batzuk aurkezten dizkizuegu.

Eskerrik asko, benetan, parte hartu duzuen guztiei eta astelehenean ospatuko den zozketan zortea izan dezazuela!





Zwei Frauen, Joxean AgirreZwei frauen /Joxean Agirre (irakurri hemen Bidebarrietako solasaldietan berari buruz esandakoa)

Nik uste dut obra originalak existitzen direla, baina aipatu beharra dago pertsona orok beste pertsonengandik gauza asko ikasten ditugula eta askotan, ohartu gabe, beste leku batzuetan, entzun ikusi edo irakurri ditugun ideiak gureak egiten ditugula oharkabean. Horregatik oso zaila izan liteke esatea obra bat originala den ala ez ehuneko ehun batean.

Nik uste dut, zenbait kopia edo imitazio originala baino onena dela. Originala meritu handia du, oso baliosoa da baina ez dago txaro, nire ustez, kopiatzea. Kopiak ere onak dira

Obra originalik ez dagoela zalantzan jartzeak berak norbanakoaren originaltasuna ezabatzea dakar nire ustez; egia da denek dugula ia dena besteengandik jasoa, eta hori islatuko dugula egiten dugunarekin, baina jasotakoa nola josiko dugun guk erabakitzen dugun heinean izango da dakarkiguna original.


Xahmaran, Jon ArretxeXahmaran / Jon Arretxe

Ez nuke horrela bukatuko nobela. Kawa bere arreba bilatzera joatea gustatuko litzaidake, bizitza berri bat hasteko bere ama eta arrebaren ondoan eta jaioberriarekin batera.




Bere aitaren alaba, Anne BerestBere aitaren alaba / Anne Berest

Aitatasuna ez da hazi batetan oinarritzen. Amodioa, lasaitasuna, zaintzea, baloreak, irakastea, hezitzea eta gauza gehiago dira guraso bihurtzen zaituena.


Bizitasuna falta zaiola iruditu zait. Eguneroko bizitzan gerta liezazkigukeenak, eta ezkutuko egiak, era errealista eta erakargarrian idatzi ditu, baina ez zeukala funtsa handiegirik iruditu zait.




Ipar haizearen kontra, Daniel GlattauerIpar haizearen kontra / Daniel Glattauer

Sare sozialak gustoko ditut baina bikote bat izateko ez zaizkit gustatzen. Oso hotza iruditzen zait dena, gainera horrelako kasuetan gezur asko esan daitezke ez duzulako pertsona zuzenean ikusten.


Ondo pentsatu gabeko gauza gehiago esatera darama jendea Internetek, honela, bikoteen harremana nolabait distortsionatuz. Aurrez-aurre bakarrik esan beharko litzatekeen hura email baten itzalean, erdi ezkutuan, esan ohi da... xarma pixka bat galduz lehengo olerkiek eta abar... lehen geldoagoak ziren bikote harreman dinamikak azkartu dituela iruditzen zait.


Nire ustez, [Internet] aurrerapen bat da baina hobeto dosifikatu eta kontrolatu egin beharko litzateke




Zamaontzia, Iñigo AranbarriZamaontzia / Iñigo Aranbarri


Eleberria polita da, nahiz eta gaia nahiko gogorra izan


Argumentua flojoa iruditu zait eta irakurtzeko zaila, konexio gabeko ideiak elkar nahastu dituelako idazleak etengabe, argumentua eta istorioaren bidea jakitea kostatu zaidalarik. Nik ez diot abandonatu sentitu direnen arteko halako loturarik sumatu irakurtzean, aita ere abandonatua baitzegoen eta horretan ez du erreparatzen.


Lagungarria izan daitekela abandonatuta sentitzen den edozein pertsonarentzat. Liburu interesgarria iruditu zait, gustura irakurtzeko