2011-05-03

Udaberria euskaraz blai

Leioako Euskara Zerbitzuak hainbat ekitaldi antolatu ditu euskeraren inguruan aste honetarako Udaberria euskaraz blai lemapean.

Baietz lortu, Apika taldea

Hasteko, bihar (maiatzak 4) Haur-Gazte Liburutegian "Ipuina-opari" izeneko saioa antzeztuko dute Apika taldekoek. Arratsaldeko seiretan (18:00) 5 urtetik 9 urteko erabiltzaileei zuzendua. Beste ipuin-kontalarien saioetan ez bezala, oraingo honetan ez duzue zertan izena eman behar erakusmahai nagusian, ordua baino bost minutu lehentxoago bertoratzeaz nahikoa duzue.

Bestetik, etzi (maiatzak 5) Harkaitz Canoren hitzaldia izango da Udal Euskaltegian, Mastitxun. "Literatura, zinea eta telebista, begiaren ajeak" izenburuz, arratsaldeko bostetarako (17:00) dago programaturik doako sarrerarekin. Handik agertzea baino ez duzue hitzaldia entzuteko.

Eta azkenik, ostiralan (maiatzak 6) Tor Magoaren emanaldia txikientzako Euskal Etxeen Plazan Arratsaldeko seiretarako.


Saioaren argazkiak Flickr-en



Irudia: Baietz lortu (ⓒ Apika)

0 comentarios: to “ Udaberria euskaraz blai