2008-03-17

30 urte liburugintzan

30 urte Liburugintzan, Joan Mari Torrealdaik idatzia





Joan Mari Torrealdai 1976. urtean hasi zen Jakin aldizkarian euskal bibliografia lanak egiten eta horri buruz bere eritziak emoten. Horra bada tituluko 30 urteen epearen zergatia.

Baina liburu hau ez da artikuluen bilduma hutsera mugatu. Kapitulu bakoitzaren hasieran laburpen txiki bat aurkezten digu non osteko gertaeretik abiatuta bere lehenagoko burutapen horiek aztertzen dituen.

Hainbat larretan segatu du egileak: erdal argitaletxeek duten ahalmena eta euren indarra euskal liburugintzaren esparruan (haur eta gazte eta ikasliburuen arloan batik bat), ikasliburuen pisua liburugintzan eta hori kontutan izan barik egiten diren liburu politikak, itzulpenak eta sormen lanen arteko mantendu beharreko oreka, tituluen goranzko joera baina tiraden beheranzkoa duen arriskua.


Liburugintzaren bilakaera era grafikoagoan ikus dezagun taula eta diagramak aurkezten zaizkigu gogoeta hauen ostean. Daturik deigarrienak liburuen tiradari eta euren tapako preziokoari buruzkoak lirateke, esan beharra bait dago argitaletxeak ez zeudela datu hauek emotera derrigorturik (batan batzuk ez omen dituzte emon). Jarduera honek bermatu duen seriotasuna izan da datuok emotera bultzatu duen arrazoi bakarra.

Ta koxka horrekin zarratzen du egileak liburu hau: egun ez dagoela euskal liburuak eta beraien kultura aztertu, mantendu eta zabaldu egingo lukeen organo ofizialik. Eta arranguratik haratago, (Euskal) Liburuaren Behatokia proposatzen du, non liburua objektu bezala hartu beharrean, subjektu moduan hartuko litzateken.


Euskal liburugintzan interesaturik egonez gero, liburu hau ezinbestekoa da.


Erlazionaturik:

  • Euskal kultura gaur. Konturatu egin behar 1997koa dela eta bertan agertzen diren datuak ere zaharkituak ager litezkela, baina liburugintzaren ikuspen zabal bat ematen du, idazleen ikuspegiaz gainera, editore eta saltzaileena emoten bait du.

0 comentarios: to “ 30 urte liburugintzan