2020-05-25

2020ko Leioako euskaraldiaren aurkezpena

2020ko Leioako Euskaraldiaren aurkezpen kartela


Eguaztenean, maiatzak 27an, aurtengo azaro-abenduan ospatuko den Euskaraldiaren aurkezpena izango dugu. Alarma-egoera dela eta, aurkezpena online izango da, Jitsi plataforma erabiliz (helbidea: https://meet.jit.si/EuskaraldiaLeioa. Mikrofonoa eta kamara erabiltzeko baimena eskatuko dizu) eta arratsaldeko seietan jarriko da martxan.

Beraz, aurtengo Leioako Euskaraldiaren nondik norakoak ezagutu nahi badituzu, badakizu; Eguaztenean 18:00etan Jitsin.

Hona aurtengo dinamizatzailea den Paularen mezua:

2018ko abenduaren 3an bukatu zen lehen Euskaraldia Leioan, gure hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa berritzailea. Milaka lagunek parte hartu zenuten orduko ariketan eta orain, 2020 edizioa martxan dago. Hori dela eta, online aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, Euskaraldiaren 2.edizioa eta honen berrikuntzak ezagutzeko aukera ezin hobea izango duzue. Parte hartu nahi duzu Euskaraldian?

Zuen parte hartzea eta ekarpenak ezinbestekoak dira Euskaraldia aurrera eramateko, beraz, animatu eta parte hartu! :)



Leioako Euskaraldia sare sozialetan jarraitzeko aukera: