2018-05-25

Ikasketa gela liburutegian -- Nueva sala de estudio

Leioako udal liburutegiko ikasketa gela berria

Udalbatzatik eratorritako emendakin baten ondorioz 92 ikasteko postu gehitu dira udal liburutegian. Hori bai, ikasketa-aretoa gauzatzeko aldaketa batzuk egin behar izan dira liburutegiaren antolamenduan eta aldaketok eragina dute zerbitzua eskaintzen den erakusmahaien kokapenean.

Lehen hemeroteka-komikteka-mediateka arloak biltzen zituen gunea hustu egin da eta bertan eskaintzen ziren funtsak liburutegiko solairu bietan banatu dira. Alde batetik, mediateka (musika eta pelikulak) eta aldizkariak (hizkuntzak ikasteko balio dutenak izan ezik) bigarren solairuan jarraitzen dute, erakusmahai nagusiaren ondoan. Beste aldetik, komikiak bidaia-gidak eta hizkuntzak ikasteko gunea hirugarren solairura igo dira. Bertoko funtsen atala bere horretan dirau, sarrera nagusiaren ondoko erakusleihoan.

San Juan egunera arte (ekainak 24) ikasketa-aretoa zapatu eta domeketan irekita egongo da goizeko bederatzietatik gaueko bederatzietara arte (09:00-21:00).




Se ha creado una nueva sala de estudio en la biblioteca con 92 puestos nuevos que ha desplazado lo que antes constituían la hemeroteca, la comicteca, el apartado de aprendizaje de idiomas y la mediateca.

Los fondos que nutrían dichas secciones se han repartido entre las dos plantas de la biblioteca quedando los audiovisuales y revistas junto al mostrador de la segunda planta y los cómics, guías de viaje y documentos para el aprendizaje de idiomas en la tercera planta. El fondo local se mantiene en el escaparate junto a la puerta principal.

La sala de estudio abrirá los sábados y domingos de nueve de la mañana a nueve de la tarde hasta el 24 de junio.